Nor ezagutu gaur? June!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

June González

Administrazioa eta kontabilitatea

Conociendo a... June[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

Klinika eta pazienteak

Nola heldu zinen Ortiz-Vigón Klinikara?

Kasualitatez heldu nintzen, ikastaro batean ezagutu nuen lagun bati esker. Hona etorri aurretik, admnistrazio arloko giza baliabideen arduraduna nintzen beste lan-eremu batean, baina nire ibilbide profesionalari norabide desderdina emateko grina sentitu nuen, esperientzia berria bizitzeko gogoa nuen. Eta aukera azaldu zenean, ez nuen birritan pentsatu.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Lehenik eta behin enpatia esango nuke, nahiz eta egia esan, edozein lanposturako baliagarria den ezaugarria izan. Bigarren lekuan esango nuke garrantzitsua dela lan-konpromiso eta konpromiso pertsonala beharrezkoa dela. Azkenik, ardura edukitzea.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Frenetikoak dira egunak, eta egunero jazotzen denez momentuan bertan konpondu beharreko aldaketaren bat, egun bakoitza desberdina da. Hori bai, beti nabil gora eta behera nire agendarekin, eguna behra bezala antolatzeko beharrezkoa dut.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Alde batetik, pazientearen asebetetzea ikustea, bai eskainitako tratuagatik zein tratamenduaren arrakastagatik. Eta bestetik, maila pertsonalean, klinika honetan burutzen diren proiektu berritzaile eta interesgarrietan parte hartzea beti da pizgarria.

Zerk bereizten du klinika hau besteengandik?

Pazienteei eskaintzen diegun arreta-mailan eta gainera, bikaintasuna bilatzeko nahi etengabe hori, egunero hobetzeko desira agorrezina.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]

Gertutik

June, en uno de sus viajes posa en plan Rocky

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Ezin dut ezer ehuneko ehunean baieztatu, baina bai esan dezaket beti desiratu izan dudala enpresa multinazional bateko giza baliabideetako zuzendaria izatea. 

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Nire ustez, enpatiak egunerokoa errazten lagundu dezakeen ezaugarria da.

Eta definitzen zaituena?

Irmotasuna.

Zein da zure hobbya?

Snow egitea. Denbora eskasa daramat praktikatzen, baina gutziz harrapatu nau. Eta asko gustatzen zait eskubaloia, baina zoritxarrez, orain dela urte ugari utzi nion praktikatzeari.

[/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top”]

Filiak, ez fobiak

Liburu batJohn Boyneren “Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Pelikula edo telesail bat: Viven

Abesti bat: Marc Anthonyren edozein

Galtzeko lekuren bat: Sanabria

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_separator][vc_column_text]June González ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]