Nor ezagutu gaur? Cristina!

Cristina Carnicero

Administrazio koordinatzailea

Conociendo a Cristina

Klinika eta pazienteak

Nola heldu zinen Ortiz-Vigón Klinikara?

30 urte baino gehiago daramatzat hemen, klinika familiarra zenetik. Hau da, nire bizitza osoa daramat hemen.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Enpatia, adeitasuna eta itxura ona.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Bizia, baina egun bakoitza desberdina da, beti ikasten da zer edo zer berri. Eta pazienteak berdingabeak dira eta horrek egunak ezberdin bihurtzen ditu.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Harreman pertsonalizatuak pazientea lagun modura edukitzea ahalbidetzen du.

Zerk bereizten du klinik hau besteengandik?

Urteen poderioz, klinika haziz joan da eta gero eta profesional trebatuagoak hasi dira lanean gurekin, beti ere gure xarma mantenduz.

Gogoratzen al duzu klinikan bizitako momentu berezirik?

30 urte guzti hauetan zehar, hamaika anekdota bizi izan ditugu. Estimu handiarekin gogoratzen dut klinikaren “Zilarrezko Ezteiak” ospatu genuenekoa, zeinetan Mª Carmen Blancok eta biok ere 25 urte betetzen genituen bertan eta handitasunez ospatu genuen festa bat. Gabonetako bazkari guztiak ere gogoratzen ditut, lankide guztiak giro lasaiagoan elkartzen baikara. Halere, estimu bereziarekin dut gogoan Ortiz-Vigon doktoreak bere “Charlie-ren Aingeruei” egindako omenaldia, hau da, Carmen Carnicero Doktoreari, Mª Carmen Blancori eta niri egindako gorazarrea.

Gertutik

Cristina pasea por la playa

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Beti izan dut atsegin harreman zuzena pertsonekin eta edozein medikuntza-esparrutan lan egitea gustuko izango nuke.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Begikotasuna.

Eta definitzen zaituena?

Uste dut kasu honetan ere begikotasuna dela, mundu guztiarekin kidetasuna edukitzeaz saiatzen naiz.

Zein da zure hobbya?

Irakurtzea, lagunekin irtetzea eta familiaz gozatzea oso atsegin dut.

Pregunta

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: Julia Navarroren La biblia de barro

Pelikula edo telesail bat: El Pájaro Espino, nerabea nintzenean zoratzen ninduen telesaila da

Abesti bat: Elefantes taldearen Que yo no lo sabía

Galtzeko lekuren bat: Las Negras, Almerian

Pregunta

Cristina Carnicero ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.