Nor ezagutu gaur? Judit!

Judit Díaz

Protesigilea

Conociendo a Judit

Klinika eta pazienteak

Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?

Aho-protesietako tekniko espezialista izatea aukeratu nuen eskulanekin nolabaiteko antza duelako. Eskulanak egitea asko gustatzen zait eta egia esan, ez ditut batere txarto egiten.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Lan egiteko gaitasuna, antolaketa eta ikasten jarraitzeko gogoak edukitzea.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Egia esan, nire egunak nahiko biziak dira. Ez daukagu aspertzeko astirik beti dagoelako zer edo zer egiteko.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Azkenean, garrantzitsuena gure pazienteak pozik egotea da, guk egiten dugun lanarekin zein burututako tratamenduarekin. Egindako tratamenduak egoki funtzionatzen duela ikustea klinika honetan lan egitearen alderik baikorrena da.

Zerk bereizten du klinika hau besteengatik?

Pazientearekiko harremana. Bereziki zaintzen dugun zerbait da.

Gure pazienteentzako gomendioren bat?

Bere aho-osasuna zaintzea. Jendeak uste baino garrantzitsuagoa da.

Gertutik

Cuando no está en Bilbao, a Judit le gusta skiar

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Ez dakit zehazki zertan egingo nukeen lan, baina ziur nago osasunarekin zerikusia duen zerbaitetan izango litzatekeela.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Zintzotasuna.

Eta definitzen zaituena?

Zintzotasuna ere kasu honetan.

Zein da zure hobbya?

Oso gustuko dut eskiatzea. Praktikatzeko aukerarik ez dut galtzen denbora nahikoa badaukat.

Pregunta

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: Ken Follet-en “Los pilares de la Tierra”

Pelikula edo serie bat: Gone with the Wind

Abesti bat: All for love Bryan Adams, Rod Stewart eta Sting abeslariena

Galtzeko lekuren bat: Maldivas

Pregunta

Judit Díaz ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.