Nor ezagutu gaur? Idoia!

Idoia Ayllón

Mantenimendu periodontala

Conociendo a... Idoia

Klinika eta pazienteak

Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?

Txikitatik ikasi nahi nuen Odontologia (ortodonzistari egindako bisitak izango ziren arrazoia). Ez nuen nota nahikoa karrera hori egiteko eta ondorioz, Kimikan lizentziatu nintzen. Urte batzuren ostean, Aho-hortzetako Higiene modulua egin nuen.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Pazientzia, komunikazioa, etengabeko ikasketa. Hala ere, ezin dut ekidin beste ezaugarri bat gehitzea: behatzeko gaitasuna. Detaileei erreparatzea oinarrizkoa da gure egunerokoan.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Goiz, lan-eguna hasi aurretik, iristen naiz lanera kabinetea lasaitasunez prestatzea gustatzen zaidalako. Horren ondoren, egunean zehar ikusiko ditudan pazienteen fitxak ikuskatzen ditut aldez aurretik jakiteko zein da behar izango dudan materiala. Aurretiazko prestaketa hau oso garrantzitsua dela deritzot, ezinbestekoa da gure pazienteak puntualtasunez hartzeko, gure lehentasunen artean dagoena.

Bestalde, pazientea erosi sentitzea saiatzen naiz. Egia da batzuk urduri etortzen direla eta hori ezin dugu ekidin, baina lasaitasuna helarazten saiatzen naiz eta batez ere, ez dugula inolako presarik.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Profesional eta pertsona handiekin lan egiteko aukera.

Zerk bereizten du klinika hau besteengatik?

Pazientea berdingabea eta berezia dela bilatzen dugu, euren beharrizanak entzuten ditugu duten arazoari irtenbiderik onena emateko.

Gure pazienteentzako gomendioren bat?

Gure perioconsejos delakoak irakurri ditzaten (barreak)  😀

Egia esan, euren ahoa zaindu dezaten gomendatzen diet, baina itsutu eta larritu barik. Batzutan emaitzak ez dira berehalakoak izaten, baina pazientzita eta lasaitasuna eduki behar dute. Azken finean, gu horretarako gaude, bideratzeko.

Gertutik

La fotografía es uno de los hobbies de Idoia

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Bestelako esparruetan lan egin badut ere, gaur egun ez dut neure burua beste edozertan ikusten. Lan hau da nik nahi nuena.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Adimena.

Eta definitzen zaituena?

Arduratsua naiz.

Zein da zure hobbya?

Argazkilaritza, irakurtzea eta gozogintza.

Pregunta

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: Los renglones torcidos de Dios

Pelikula edo telesail bat: El Diario de Bridget Jones eta Friends

Abesti bat: Counting stars (One Republic)

Galtzeko lekuren bat: Asturias

Pregunta

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.