Nor ezagutu gaur? Eva!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

Eva González

Mantenimendu periodontala

Conociendo a Eva[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

Klinika eta pazienteak

Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?

Osasunarekin zerikusia duen zer edo zer ikasi nahi nuen eta nire egunerokoan jendearekin harreman hurbila edukitzea atsegin dut. Hortaz, orain egiten dudana bi faktore hauekin egiten zuen bat. Gainera, hortzek betidani deitu dute nire arreta, bereziki jende irribartsuak.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Kasu honetan bi ezaugarri aipatuko ditut: pazientzia eta egoten jakitea.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Klinikari denbora nahikoarekin heltzen saiatzen naiz, eguna patxadaz hasi ahal izateko. Lan-erritmoa etengabea izatea atsegin dut, ez eroa ezta guztiz kontrakoa ere ez. Halere, gehienetan eguneko agendak markatzen duen erritmoa jarraitzen dugu, tratamenduen eta pazienteen arabera. Hau da, batzuetan paziente gutxiago ditugu eguneko agendan, baina baliteke paziente horiei egin behar zaien tratamenduak denbora luzeagoa eskatzea. Beste batzuetan ostera, paziente gehiago ikusten ditugu egunean baina paziente horien tratamenduak ziur aski arinagoak dira. Ez daude berdinak diren bi egun klinika honetan, hori da ziurra den gauza bakarra.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Pazientearen lekuan jartzen den klinika batean lan egiten dudala jakitea. Erabiltzen dugun teknologia eta taldearen trebakuntza ere azpimarratuko nituzke.

Zerk bereizten du klinika hau besteengatik?

Tratu familiarra.

Gure pazienteentzako gomendioren bat?

Aho-hortzetako osasunrekin edozein gomendio emna nezake, baina beste gauza bat esango dut: konfidantza izan dezaten talde honetan.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]

Gertutik

Eva en San Juan de Gaztelugatxe

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Orain egiten dudanarekin zeharo desberdina den zerbait egingo nuke. Diseinu grafikoarekin edo marketingarekin lotuta dauden lanbideak gustatzen zaizkit.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Nortasuna duen jendea gustatzen zait, zinezko jendea.

Eta definitzen zaituena?

Moldakortasuna, ingurugiro eta baldintza guztietara moldatzeko erraztasuna daukat, edozein testuigurutan ondo moldatzeko gaitasuna daukat. Apur bat zalantzatia ere naizela esango nuke.

Zein da zure hobbya?

Atari zabalean praktikatzen diren kirolak gustuko ditut, naturaz gozatzeko aukera ematen dutenak. Txirrindularitza nahikotxo jarraitzen dudan kirola da.

[/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top”]

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: David Safier-en Maldito Karma

Pelikula edo telesail bat: In Time

Abesti bat: 4 Non Blondes taldearen What’s up?” 

Galtzeko lekuren bat: Urdaibai

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_separator][vc_column_text]Eva González ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!