[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]
Carmen Carnicero
Protesiak eta Inplanteak
[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]
Klinika eta pazienteak
Nola hasi zinen klinikarekin?
Betidanik nuen gustuko kirurgia arloa, eta Medikuntza amaitu ostean, Estomatologiako azterketa zegoen. Aurkeztu egin nintzen eta plaza lortu nuen. Neure buruari esan nion: “ea gustuko dudan…”. Hasi eta gustatu egin zitzaidan. Estomatologia espezialitatea amaitu ondoren, kontsulta ireki nuen Kale Nagusian eta horrela jaio zen klinika.
Ekintzailea…
Ekintzailea baino, errealista. Nik lan egin nahi nuen eta horixe da egin nuena.
Ez zenuen inoiz pentsatu beste edonorentzako lan egitea?
Ez. Neure nagusia ni neu izatea nahi nuen, hori oso argi neukan. Eta ni honekin hasi nintzenean, gauzak errazagoak ziren.
Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?
Langilea izatea eta azkarra baino, ikasteko gogoak edukitzea. Garrantzitsua da beharrezkoak diren orduak lan egiteko prest egotea. Baita zintzoa izatea ere.
Zure lanak, birziklatze handia behar al du?
Bai, nahikotxo. Esparru hau etengabe aldatzen da. Ni hasi nintzenetik gaur arte, izugarri eraldatu da.
Zure egunerokoa klinikan?
Kontsultekin hasi baino ordubete lehenago iristen naiz, hau da, goizeko 7etan. Momentu horretan egiten dudana da eguneko agenda ikuskatzea, pazienteen scanner-ak begiratzen ditut, historialak, bakoitzari egun horretan egin behar diodana eta astirik geratzen bazait, hemen bertan ditugun aldizkari zientifikoetako artikuluren bat irakurtzen saiatzen naiz. Gero, 8etan, kontsultekin hasten naiz. Eta momentu horretatik aurrera, etengabe lan egitea dagokit, joateko ordua iristen den arte, arratsaldeko 5 edo 6ak alegia.
Berezkoa den eta bizi dagoen proiektu baten buru nabarmena izateaz gain, zer da guzti honen alderik pozgarriena?
Jendea zein pozik doan etxera ikustea, pazientearen gogobetetasuna.
Askotan esaten al dizute zein pozik dauden zure lanarekin?
Egia esan, bai. Jendea pozik dago, bere etxea balitz bezala etortzen da hona, eta niri hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Niri ere ondo lan egitea gustatzen zait, ez dut bakarrik pazienteagatik egiten, nigatik ere egiten dut lan horrela.
Zerk bereizten du klinika hau besteengatik?
Oso eguneratuak gaude eta pazientea zientzotasunez tratatzen dugu, posibilidadeen barruan berak eskatzen duena egiten saiatuz.
Hamaika anekdota edukiko dituzu kontatzeko…
Baita bi mila ere! (barreak). Paziente batzuekin gertatzen zait afaltzera gonbidatzen nautela, eurekin joan behar dudala esaten didate! (barreak). Jakina ez dela beharrezkoa, baina detaile horiek eskertzen dira. Askok esaten didate bizitza aldatu zaiela. Barregura ematen didan zerbait pertsonak besteengan oso gutxi erreparatzen dutela da. Paziente askori, batez ere emakumeei, aho osoa erreparatu diegu baina maiz esaten digute gero euren senarrak ez direla ezta konturatu ere egin! Gutxi fijatzen dira! (barreak). Baina seriotasunez diot, pertsonak ondo egon behar dira eurentzako, ez besteentzako.
Gure pazienteentzako aholkuaren bat?
Zaindu egin behar dira, ahoa infekzio-foku garrantzitsua da eta garbiketa zorrotza mantendu beharra dago. Ahoa oso oso garrantzitsua da, ez bakarrik estetika-mailari dagiokionez, gaur egun izugarri baloratzen dena, baizik eta osasunagatik, benetan inportanteena dena.
Jendea gaur egun aho-hortzetako osasunaz kontzienteagoa dela uste duzu?
Bai bai bai. Estetika dela eta aldatu da batez ere jendea. Antzina, jendeak nahi zuena zen ondo jatea, ondo jan eta ondo mastekatu; eta gaur egun ez, itxura ona eduki nahi du, ondo jan bai, baina lehenik eta behin itxura ona eduki.
Orduan, kontzientziazio hori estetika arrazoiak bakarrik direla eta gertatu da?
Tira, jendeak gehiago irakurtzen du eta jakinaren gainean dago. Baina gu, profesionalok, gara ahoaren zainketaren garrantzia transmititu behar dugunok.
[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]
Gertutik
Zure ogibidea hau ez balitz, zer egiten egongo litzateke Carmen Carnicero?
Medikuntza ikasi ez banu, uste dut arkitektoa izango nintzatekela. Gustuko dut.
Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?
Zintzotasuna.
Eta definitzen zaituen?
Langilea naiz.
Zein da zure hobbya?
Margotzea asegin dut. Eskiatzea atsegiun dut. Golfean jolastea atsegin dut. Lorezaintza atsegin dut. Irakurtzea atsegin dut… Pila bat zaletasun dauzkat! Nik neuk margotu dudan errinozeronte erraldoia daukagu sarreran! Egia esan, primeran ibiltzen naiz margotzen dudan bitartean. Gustuko dut, barrua husten dut. Eta berdin gertatzen zait lorezaintzarekin… aitzurtzea atsegin dut!
Orduan, zu zara gabineetako landare eta loreen arduraduna…
Noski! (barreak)
[/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top”]
Filiak, ez fobiak
Liburu bat: Colleen McCullough idazlearen Señores de Roma nobela multzoa
Pelikula edo telesail bat: Desayuno con Diamantes (María Cano bezalaxe)
Abesti bat: Pucciniren La bohème
Galtzeko lekuren bat: elur-tokiren bat
[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_separator][vc_empty_space][vc_column_text]Carmen Carnicero ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?
- Idoia Ayllón, mantenimendu periodontaleko arduraduna
- María Cano, anestesia eta erreanimazioa
- Mariana González-Axpe, prostodontzia eta errehabilitazioa
- Cristina Carnicero, administrazio koordinatzailea
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]