Nor ezagutu gaur? Bego!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

Bego Villanueva

Harrera eta Pazientearen Arreta

Conociendo a Bego: equipo de la clínica dental[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

Klinika eta pazienteak

Nola heldu zinen Ortiz-Vigón Klinikara?

Kasualitatez gertatu zen. Turismo ikasketak egin nituen eta beraz, sektore horretan nengoen lan egiten. Hala ere, arloz guztiz aldatzea erabaki nuen.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Hortz-klinika baten harreran lan egiteko enpatia eduki, entzuten jakin eta zir edo zarteko pertsona izan behar da.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Pazienteekin harreman zuzena daukat eta horrek egun bakoitza desberdin egiten du. Normalean, klinikara goiz ailegatzen saiatzen naiz, eguna nola joango den jakiteko eta agendan kokatu ahal izateko. Egunak oso frenetikoak izaten dira, paziente ugari hartzen ditugu egunero eta beraz, oso garrantzitsua da harrerako kideekin zein gainontzeko taldearekin koordinazio eta planifikazio egokia mantentzea. Gainera, komunikazio-piezak produzitzen laguntzen dut, gure webgunean edo sare sozialetan partekatzen ditugun bideoak grabatuz zein kalitate handiagoko argazkiak ateraz.

Conociendo a Bego: le encanta la fotografíaZer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Zure lanak jendea hobeto sentitzen laguntzen duela jakitea, pazienteeekin sortzen den harremana. Azken finean, harreman estuda sortzen da etortzen den jendearekin. Beren aburuak, kezkak… kontatzen dizkigute, mostradorearen bestaldean dagoenari hurbiltzen gaituzten elkarrizketak azaltzen dira eta talde osoaren lanak aurrean daukadan pertsonari hobeto sentitzen laguntzen diola ikustea pozgarria da.

Zerk bereizten du klinika hau besteengandik?

Pazienteekin inplikazio handia daukagu eta paziente bakoitza berezia senti daiten saiatzen gara. Paziente bakoitzak bere berezitasunak ditu eta tratamenduaren gakoa aurkitzea berebizikoa da. Tratamenduaren hasieratik prozesua amaitzen den arte pazientearekin gaude, ez dugu inoiz bakarrik uzten, eta horrek ezberdin egiten gaituela uste dut.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]

Conociendo a Bego: practicando tenisGertutik

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Erantzun zaileko galdera da hau. Eta zintzoa banaiz, ez daukat oso argi. Kirola egitea atsegin dut eta baliteke horrekin zerikusia duen zerbait aukeratuko nuke.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Enpatia. Garrantzitsua da besteen lekuan jartzea.

Eta definitzen zaituena?

Ekina naiz. Ez naiz erraz gainbeheratzen. Helburuak finkatzen ditut eta etengabe egiten dut lan horiek lortu arte.

Zein da zure hobbya?

Asko ditut! Tenisa, irakurri, argazkigintza…[/vc_column_text][vc_empty_space][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: Harry Potter

Pelikula edo telesail bat: Prison Break

Abesti bat: We built this house (Scorpions) eta Calling you (Blue October)

Galtzeko lekuren bat: Laredo

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center”][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_separator][vc_empty_space][vc_column_text]Bego Villanueva ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?