Silvia Martin
Odontologia
Klinika eta pazienteak
Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?
Odontologiarena bokazio hutsezko hautua da. Txikia nintzenean odontologiarekiko jakin-mina sentitzen nuen eta beraz, karrera aukeratzeko garaia heldu zenean, ez nuen zalantzarik izan. Oso atsegina iruditzen zait gure pazienteei irribarrea bueltatzea.
Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?
Lehenink eta behin, langilea izatea. Egia esan, ezaugarri hori ogibide gehienek eskatzen dute. Bigarren lekuan esango nuke garrantzitsua dela odontologian aritu nahi duen horrek egunero ikasi eta berritzeko nahia bere horretan mantendu behar duela. Ogibide hau etengabeko garapenean dago eta aurrerapenak egunero gertatzen dira. Azkenik, inportantea da zorrotza izatea, xehetasunei estimu izatea alegia.
Nolakoa da zure lana egunez egun?
Nire kasuan, ez dut errutina zehatza jarraitzen egunero. Denbora gutxi daramat klinikan lan egiten, iazko irailean hasi bainintzen. Ondorioz, hartu ahal ditudan eginkizun gehienak hartzen saiatzen naiz, ikastaldia erabatekoa izan dadin. Odontologo lanak egiteaz gain, batzutan denbora gehiago daramaten doktoreekin egoten naiz laguntza ematen euren eskarmentua eta trebetasuna ikasteko.
Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?
Oso pozik nago hemen lan egiteaz. Maite dudan lana berrikuntzen alde, egunero hobetu eta haztearen alde, odontologiarekiko eta pazientearekio konpromisoa mantentzearen alde benetan apustu egiten duen testuinguruan burutzen dut. Hau ez da ohiko klinika bat, inplikazio handia dago ogibidearekin eta pazientereakin.
Zerk bereizten du klinika hau besteengandik?
Aurreko erantzunean adierazi dudanaren haritik, pazientearekin dugun harremanaren kalitatea. Uste dut hemen pazienteak eroso sentitzen direla, gertutasuna erakusten diegula eta euretaz arduratzen garela sumatzen dutela.
Gomendioren bat gure pazienteentzat?
Serioski hartu dezatela euren aho-hortzetako osasuna. Aho-hortzetako osasunak gure ongizate orokorrean ikaragarrizko eragina duela erakusten duten gero eta ikerketa, ebidentzia, gehiago agertzen dira. Eta zergatik ez, garrantzitsua delako irribarre polit bat edukitzeko.
Gertutik
Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?
Beti izan dut argi odontologoa izan nahi nuela, baina apur baten gelditzen banaiz horren inguruan pentsatzen… uste dut nire bigarren irtenbidea abokatu izatea izango zatekeela.
Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?
Adiskidetasuna. Taldean ondo lan egin ahal izateko, garrantzitsua da jakitea egunero ondoan duzun pertsonaren babesa duzula eta edozein momentutan bere kolaborazioa eta laguntza itxaron dezakezula.
Eta definitzen zaituena?
Pertseberantzia. Oso zorrotza eta konstantea naiz helburu dudan horretan.
Zein da zure hobbya?
Eskiatzea. Ahal dudan bakoitzean joaten naiz. Eta suposatzen dut bestelako ohiko zaletasunak: lagunekin egotea, bidaiatzea…
Filiak, ez fobiak
Liburu bat: Zekale artean harrapaka, J.D. Salinger-ena
Pelikula edo telesail bat: La casa de papel, oraintxe amaitu dut ikusten eta asko gustatu zait
Abesti bat: Love natural, Crystal Fighters-ena
Galtzeko lekuren bat: hegoaldea udan
Silvia Martin ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?
- Idoia Ayllón, mantenimendu periodontaleko arduraduna
- María Cano, anestesia eta erreanimazioa
- Mariana González-Axpe, prostodontzia eta errehabilitazioa
- Cristina Carnicero, administrazio koordinatzailea
- Carmen Carnicero, protesiak eta inplanteak
- Mª Carmen Blanco, mantenimendu periodontaleko arduraduna
- María Castillo, laguntzaile
- Esperanza Gross, aho-medikuntza eta bruxismoa
- Judit Díaz, protesigilea
- Gaizka Loroño, endodontzia
- June González, administrazioa eta kontabilitatea
- Nuria García, esterilizazio-laguntzaile
- Bego Villanueva, harrera eta pazientearen arreta