Nor ezagutu gaur? Ainhoa

Ainhoa Ramos

Klinika laguntzaile

Klinika eta pazienteak

Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?

Beti nahi izan dudalako osasun-eremuan.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Klinika laguntzaileak arduratsuak izan behar dutela uste dut, pazientearekin enpatia eduki eta lankideekin zein pazienteekin irekia ere izatea garrantzitsua dela uste dut.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Goiz heltzen naiz lanera, arropaz aldatzen naiz eta agenda berriro ikuskatu ondoren, doktorearekin batera soinez soin hasten gara lanean pazienteekin ditugun hitzordu kopuruak markatzen duen erritmora. Gainera, ia egunero talde-bilerak izaten ditugu klasu klinikoak aztertzeko eta %100ean koordinaturik egoteko.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Nire lankideekin lan egiteko aukera eta ordutegia, oso erosoa bait da nire familia-bizitzarekin bat egiteko. Asebetetzen nauen zerbaitetan lan egitea eta aldi berean, maite ditudan horiekin egoteko denbora nahikoa izatea, izugarri balioesten dut.

Zerk bereizten du klinika hau besteengandik?

Eremu profesionalari dagokionez, punta-puntako teknologia eta odontologia profesionalentzat antolatzen diren trebakuntza-saioak. Oso positiboa iruditzen zait gure lantokian bertan aukera edukitzea bai ikasten jarraitzeko zein eguneraturik egoteko.

Pazienteekin dugun harremanari dagokionez, esperientzia atsegina eduki dezaten, ondo senti daitezen eta tratamenduekin pozik egon daitezen gogotsu lan egiten dugula uste dut.

Gomendioren bat gure pazienteentzat?

Higienistak edo dentistak agintzen dituen hortz-azterketetara etortzea gomendatzen dut, hiru hilez behin, sei hilez behin edo urtean behin badira ere eta nahiz eta minik ez sentitu. Aho-hortzetako higieneari ere denbora luzeagoa eskaintzea proposatuko nieke. Eta garrantzitsua da esan dudana azpimarratzea, ez dago zertan mina sentitu behar dentistarenera jotzeko.Conociendo a Ainhoa: su hobby es cocinar - Equipo Clínica Ortiz-Vigón

Gertutik

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Zurrenik, hezkuntza arloan. Izan ere, Pedagogian lizentziatua naiz.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Zintzotasuna.

Eta definitzen zaituena?

Inplikazioa.

Zein da zure hobbya?

Nire familiarekin sukaldatu.[

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: Mi planta de naranja-lima de José Mauro de Vasconcelosena.

Pelikula edo telesail bat: Avatar.

Abesti bat: Devuélveme la vida, Antonio Orozcorena.

Galtzeko lekuren bat: hondartza.

Ainhoa Ramos ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?