Nor ezagutu gaur? Nuria!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

Nuria García

Esterilizazio-laguntzaile

Conociendo a Nuria[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

Klinika eta pazienteak

Nola heldu zinen Ortiz-Vigón Klinikara?

Bi urte daramatzat hemen lan egiten. Hagintarien Elkargoaren gomendioz heldu nintzen, hura izan baitzen nire azken lantokia hona heldu aurretik. Nire lan-bizitza osoa nutrizioaren eta dietetikaren arloetan eman dut.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Erantzukizun handia, konstantzia eta antolaketa gaitasun handia.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Eginkizun oso desberdinak burutzen ditut egunez egun oso antzekoa den errutinan. Nire lanak aktibitate intentsoa eta gainontzeko lankideen lanari adi egotea eskatzen du doktoreek, higienistek eta laguntzaileek pazienteekin tratatzeko beharrezkoa duten materiala egoera ezinhobean eduki dezaten, baita euren lana garatzen duten eremua ere.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Paziente bakoitzari primerako eta aparteko zerbitzua eskaintzeko helburua duten lankide talde baten partaide izatea.

Zerk bereizten du klinika hau besteengandik?

Bikaintasuna elementu desberdintzaile gisa lortzeko prestutasuna.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]

Gertutik

Conociendo a Nuria, con su querida mascota en lo alto de Bilbao

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Uste dut publikoaren zerbitzura egongo nintzatekeela, taldean lan egin behar den edozein arlotan, jendearekin elkarri eragiten.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Lasaitasuna mantentzea egoera estuetan. Hobe esanda, izugarri miresten dut gure doktoreek eta laguntzaileek momentu tentsoetan lasaitasuna mantentzeko duten gaitasuna, esaterako, kirurgia ebakuntza batean. Momentu zailak aurpegi onarekin konpontzeak meritu handia dauka.

Eta definitzen zaituena?

Nire ustez, pertsona oso baikorra naiz.

Zein da zure hobbya?

Zaletasun sinpleak ditut. Gustoko dut nire txakurtxo txikiarekin buelta bat ematera joatea eta baita bizikleta hartzea ere. Gainera, zinema nire pasio handienetarikoa da eta noski, izugarri pozten nau lagunekin geratzea zeozer hartzeko, gure egunerokoa kontatzeko eta barre egiteko.[/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top”]

Filiak, ez fobiak

Liburu batFiodor Dostoievski-ren “Crimen y castigo”

Pelikula edo telesail bat: The Reader 

Abesti bat: Amy Winehouse-en Love is a losing game”

Galtzeko lekuren bat: hondartza

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_separator][vc_column_text]Nuria García ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]