Hortz-estetikaren inguruko mitoak eta egiak

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Asko dira irribarre perfektua bilatzen duten pazienteak. Garrantzitsuena ahoa osasuntsu edukitzea bada ere, gero eta gehiago dira irribarrearen estetikaz arduratzen diren pertsonak. Dudarik gabe, estetikarekin harreman zuzena duten tratamenduen eskaerak gora egin du nabarmen azken boladan, baina zoritxarrez asko dira hortz-estetikaren inguruko mitoak.

Desinformazio zabala dago odontologia estetikoaren inguruan. Sarean informazio ez profesionala duten artikulu ugari gaude, eta horri, irribarre perfektua edukitzeko obsesioari gehitzen badiogu, kontrol profesionaletik at eta inolako oinarri mediko/zientifikorik gabe egindako tratamenduak probatu dituzten pazienteekin aurkitzera eramaten gaitu maiz. Hortzak eta hortz-oiak terapia arriskutsu eta kaltegarrietara daramatzaten metodo zalantzagarriak.

Hortz-estetika tratamendu ohikoenak

Gure klinikan odontologo baten gainbegiradapean burutzen diren hortz-estetika tratamenduak honakoak dira:

  • Hortzetako zuritzea: Lidia Zarzuela doktoreak “Zure Hortzetako Gida”-ren (gazteleraz) bigarren emanaldian azaltzen duen moduan, hortzetako zuritzea tratamendu estetikoa da. Tratamendu honi esker, tabakoa bezalako ohiturek eta dietak eragindako kanpo-orbanak  kentzen dira eta gainera, hortzak dagokion zuritasuna eta argitasuna berreskuratzen du. Tratamendu estetiko kontserbadorea, arriskurik gabekoa eta luzaroan eraginkorra da hortzetako zuritzea. Hortzak zuritzeko hainbat modu daude, informazio gehiago hemen.
  • Konpositezko estalkiak: konpositezko estalkiak hortzek forma irregularrak, tamaina eraldatua eta tarte beltzak dauzkatenerako gomendatzen dira. Morfologia egokia lortze aldera, hortzaren antzeko koloreko material bat hortzari itsastea da tratamendua. Ez du taillatzerik eskatzen. Ez da beharrezkoa anestesiarik ipintzea, minik gabeko prozedura bat delako, eta, atzeragarria denez, denbora joan ahala edozein aldaketa egin ahal izango dugu. Horrela, hortzei nahi dugun forma eta tamaina eman diezaiekegu erraz eta batere eraso gabe.
  • Protzelanazko estalkiak: portzelanazko estalkiak portzelanazko xafla meheak dira, laborategian neurrira eginak, hortzetan zementuz itsasten direnak, nahi den tamaina, forma eta kolorea emateko. Bisita bat baino gehiago behar dira, lehenengo hortzaren lodiera apur bat jan behar baita, ondoren neurriak hartu eta hortz-protesigileari bidaltzen zaizkio, eta, gero, estalkia hortzaren azalean zementuz itsasten da. Konpositezko estalkiak ez bezala, prozesu hau atzeraezina da.

Hortz-estetikaren inguruko mitoak

Mitoak hortz-estetikaren inguruanGauzak horrela, eta behin profesionalak diren eta inolako kalterik eragiten ez duten odontologia estetikoaren tratamenduak identifikatu ditugula, seinalatu eta argitu ditzagun gaur egun ahoz aho zabaltzen diren  hortz-estetikaren inguruko mitoak:

  • Gure hortzak zuriak dira: ezta inola ere. Gutako bakoitzak tonalitate desberdina dauka, genetikak eragindako tonalitate bakarra.
  • Edonorentzako hortzetako zuritzea: hortzetako zuritzea tratamendu erraza eta sinplea bada ere, ezin da beti edozein pazienterekin burutu. Izan ere, hortzetako zuritzeak, zertxobait indartzen du sentsibilitatea eta pazienteak hipersentsibilitatea badauka, ezin zaio hortzetako zuritzea egin. Halere, horretarako beste iretenbide bat badago, estalkiak alegia.
  • Hortzetako higieneak ez dauka zerikusirik estetikarekin: gezur borobila da hori. Izan ere, hortzetako osasun egokiaz gozatzeko funtsezkoa izatez gain, egin beharreko higieneekin zorrotza izateak tonalitaterik argiena mantentzen lagunduko gaitu.
  • Zentro odontologikoa ez den beste edozein lekutan egin daiteke hortzetako zuritzea: oraindik argi geratu ez bada, berriro diogu mota honetako tratamenduak ezin direla apaindegietan egin. Prozedura hauek beti egin behar dira hortz-kliniketan eta odontologoaren gidaritzapean. Apaindegi batzuetan, hidrogenozko peroxidoa edo karbamidazko peroxidoa bezalako substantziak inolako kontrolik gabe erabili dira, esmaltean, dentinan eta hortzaren pulpan kalte konponezinak eraginez.
  • Bikarbonatoak eta limoiak hortzak zuritzen dituzte: ez erabili etxeko erremedio modura. Bikarbonatoa oso korrosiboa eta urratzailea da eta arazoak eragin ditzake hortzetako sentsibilitatean. Bestalde, limoiaren garraztasunak modu progresiboan kaltetzen du esmaltea, baita kolorea kendu ere. Modu horretan, haginak arrisku gehiago dauka txantxarrak pairatzeko edo apurtzeko.

Arduragabekeriaren adibide

Orain dela hilabete batzuk, El País egunkariak hortz-estetikaren inguruan eskaintzen zituen blogger mexikar baten sasigomendioak azalarazi zituen. Yuya da influencer-aren izena, 23 urteko gaztea. 17 milioi jarraitzaile baino gehigo ditu Instagramen eta Twitter-en ordea, 8 milioi jarraitzaile. Diogunez, mexikar gaztea odontologia estetikoarekin ausartu zen bere bideoetariko batetarako.

Aipaturiko egunkariak azaltzen duen moduan, “irribarre liluragarria lortzeko lehen etxeko trukoa haginak koko alioarekin, menta esentziarekin eta bikarbonatoarekin egindako pastarekin garbitzea da. Bigarrena, ura eta ozpinarekin egindako nahasketa da. Hirugarrena, hortzak limoia eta bikarbonatoarekin egindako pastarekin garbitzea da. Eta laugarrenean zein bosgarrenean ematen den gomendioa hortzak fruituekin igurtzea da”.

Mitos sobre estética dental: la imprudencia de una bloguera mexicanaInstagramer-ak proposaturiko zuritzeko “metodoek” hortzetako esmaltearen urradura eragiten dute. Esaterako, bikarbonatoa bezalako sustantzia gure hortzen aurka igurtzen badugu, esmaltearen urradura eragiten dugu eta esmaltea inoiz birsortzen ez den elementua da. Gainera, hortzak limoia, ozpina edo garratzak diren fruituekin marruskatzen baditugu, esmaltearen desagerpena eragingo dugu. Eta hori da hain zuzen, Yuyak, odontologoa ez den horrek, gomendatzen duena. Hemen irakurri daiteke artikulu osoa.

Beraz, eta hortz-estetikaren inguruko mitoak azaldu ditugula,  norbaitek bere ahoaren estetika hobetu nahi badu, dagokion analisia eta diagnostikoa burutuko duen odontologiaren profesional batengana jo beharko luke. Ahoaren eta hortzen itxura hobetzeaz gain, pazienteak hortzetako osasuna mantendu edo hobetu ahal izango du gainera. Ortiz-Vigón Klinikan egin nahi izatekotan, ordua hartu besterik ez dago.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]