Hortzetako estetika

Estética dental y sonrisa feliz, tratamientos dentales de Clínica Ortiz-Vigón

Ahoa da gure aurkezpen gutuna, irribarre egiten gauza asko komunikatzen ditugu eta horregatik da garrantzitsua irribarre eroso egitea, konplexu barik. Hortz zuri, argi eta ondo lerrokatuek konfiantza emango digute irribarre zabal eta garbi egiteko.

Arazo estetikoak ondorengoek sor ditzakete:

  • Hortz-haginik eza
  • Hortz-haginen malposizioak
  • Kolore iluneko hortz-haginek
  • Forma irregularreko hortz-haginek
  • Tamaina eraldatuko hortz-haginek
  • Hortzarte edo haginarte beltzak
  • Sustrai zati handia agerian izateak
  • Hortz-hagin txantxardunek
  • Txarto doitutako berreraiketak

Hortz-haginak zuritzea tratamendu estetiko kontserbatzaile bat da, nahikoa sinple eta arina.

  • Hortz zuritze anbulatorioa: tratamendu hau egiteko pazientearen ahoaren neurriak hartu behar dira, eta ferula pertsonalizatuak egin behar dira, bai goikoak bai behekoak. Gero pazienteari deitzen zaio bere ferulak eta zuritze kit osoa emateko.
  • Tetraziklinen bidez hortzak tindatzea: tetraziklinen efektua atzeraezina bada ere, lortu daiteke hortz ilundua tonu batzuk argitzea.
  • Hortz bizigabeak zuritzea / Hortzak barrutik zuritzea: traumatismo bat jasan dutelako edo endodontzia egin zaielako / bizigabetu direlako ilundu diren hortz-haginetarako gomendatua.

Konpositezko estalkiak hortzek forma irregularrak, tamaina eraldatua eta tarte beltzak dauzkatenerako gomendatzen dira.

Morfologia egokia lortze aldera, hortzaren antzeko koloreko material bat hortzari itsastea da tratamendua. Ez du taillatzerik eskatzen. Ez da beharrezkoa anestesiarik ipintzea, minik gabeko prozedura bat delako, eta, atzeragarria denez, denbora joan ahala edozein aldaketa egin ahal izango dugu. Horrela, hortzei nahi dugun forma eta tamaina eman diezaiekegu erraz eta batere eraso gabe.

Portzelanazko estalkiak portzelanazko xafla meheak dira, laborategian neurrira eginak, hortzetan zementuz itsasten direnak, nahi den tamaina, forma eta kolorea emateko. Bisita bat baino gehiago behar dira, lehenengo hortzaren lodiera apur bat jan behar baita, ondoren neurriak hartu eta hortz-protesigileari bidaltzen zaizkio, eta, gero, estalkia hortzaren azalean zementuz itsasten da. Konpositezko estalkiak ez bezala, prozesu hau atzeraezina da.