[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna denez, Ortiz-Vigón Klinikatik gure harri-koskorra ekarri nahi dugu tabakoaren arriskuei buruz ohartaraziz, bereziki aho-hortzetako osasunarekin zerikusia duten horiei buruz.
Aurreko maiatzaren 10ean, Espainiako Periodontzia eta Hezurintegrazio Erakundea-ren (SEPA) eta Tabakismoaren Prebentziorako Nazio-Batzordea-ren (CNPT) lantaldeak eratutako “Tabakismoari uztea eta aho-osasuna” txostena aurkeztu zen Hortz-Oien Etxean. Periodontzian espezialistak moduan eta ardura sanitarioa duten profesionalak garen moduan, ikerketaren laburpen honen elaborazioa eta argitaratzea gizarteari egiten zaion ekarpen handia dela uste dugu. Horregatik, txostenean azalduriko punturik garrantzitsuenen laburpena egitea erabaki dugu.
Tabakoaren kontsumoaren datu orokorrak
Ikerketaren arabera, Espainian biztanleriaren %28a ohiko erretzailea da, Europar Batasuneko tasarik handienetarikoa. Gainera, tabakismoak urtean 52.000 heriotza eragiten dituela zenbatetsi egiten da, horien erdiak minbizia dela eta. Tabakoa hurrengo gaixotasunei estuki loturik dago:
- Birikietako gaixotasun buxatzaile kronikoa (EPOC gazteleraz): ikerketaren txostenean adierazten den moduan, EPOC kasuen %85-90a tabakoagatik agertzen dira. Bestalde, erretzaileen %15-20ak bere bizitza osoan zehar EPOC jasango dutela adierazten da.
- Minbizia: birikietako minbiziarekin loturik egoteaz gain, tabakoa bestelako tipologia desberdinetako tumoreen %30arekin loturik dago.
- Bihotzeko gaixotasunak: tabakismoa arrisku kardiobaskularraren faktore independentea da. Izan ere, miokardio infartua, iktusa eta arteriopatia periferikoa pairatzeko aukerak 2 edo 3 aldiz handiagoa da.
- Diabetesa: ez-erretzaileekin alderaturik, erretzaile aktiboek %30-40ko probabilitate gehiago dituzte diabetesa sufritzeko.
Ez dezagun ahaztu hemen aipaturiko gaixotasun batzuk, harreman estua daukatela gaixotasun periodontalekin.
Nola eragiten dio tabakoak aho-hortzetako osasunari
Erretzeak ondorio ezkor ugari eragiten ditu aho-barrunbean. SEPA eta CNPT-k elkarkidetzan aurkezturiko informearen arabera, “ikuspuntu kualitatibotik hartuta, agerian dago tabakoaren ahoko minbiziarekin duen harremana efekturik latzena dela (…). Halere, kuantitatiboki, bere garrantzia gehiago lotzen da periodontitisarekin, gaixotasun honek biztanleriaren kopuru gero eta handiagoari eragiten baitio. Gainera, (…) gero eta garrantzia ematen ari zaio tabakoak hortz-inplanteen biziraupenarekin duten harremanari”.
Diogun moduan, tabakismoak sor ditzakeen eragozpenen artean aho-minbizia aurkitzen da. Zelula ezkatatsuen ahoko kartzinoma aho-barrunbean gertatzen den tumore gaiztorik ohikoena da. Erretzaile handiak (egunero bi pakete baino gehiago erretzen dituztenak), kasuen %85a dira.
Ahoko leukoplasia edo erretzailearen melanosia bezalako bestelako patologietan eragiteaz gain, tabakismoak listuaren kantitatean eta konposizioan aldaketak eragiten ditu. Halere, txostenean azaltzen den moduan, orain arte arlo honetan burututako ikerketen emaitzak oraindik ere oso aldakorrak dira eta konparatzeko zailak dira. Ikerketa batzuen arabera, erretzea listuaren jariatzearen murrizketarekin lotzen da, aho lehorraren sentsazioa areagotuz. Gainera, tabakismoak listuaren konposizioan aldaketak sortzen ditu eta ondorioz, hidratazioaren eta lubrifikazioaren galera gertatzen da eta erredura sentsazioa areagotzen da.
Kantitatean eta konposizioan ematen diren aldaketa hauen ondorioz, erretzailea hurrengo sintoma hauekin aurkitu daiteke:
- Halitosia.
- Murtxikatu edo hitz egiteko zailtasunak.
- Asaldurak dastamenean eta usaimenean.
- Arazoak protesi mugikorrekin itsasteko indarra galtzen duelako. Gainera, marruskadurek lesio gehiago eragin ditzakete.
- Ahoko infekzioak jasateko aldez aurretiko joera.
Tabakismoaren beste ondorioetako bat zaurien zikatrizazioaren moteltzea da. Informean agertzen den moduan, tabakoak “ehun periodontalei eragiten die fibroplastoengan duen efektu toxikoa dela eta. Fibroplastoak, kolagenoaren sintesiarekin duen harremana dela eta, ezinbesteko zelulak dira osatze-prozesuetan”.
Ezin da alde batera utzi tabakoak hortzetako estetikan duen eragina. Tabakismoak hortzetako dekolorazioa eta orbanen agerpena sustatzen du bai hortzetan, zein hortz-errestaurazioetan zein hortzerietan.
[/vc_column_text][vc_message]
Erretzeak eragin zuzenak ditu listuan, zaurien zikatrizazioan, tratamendu periodontalekiko erantzunean, inplanteen arrakasta portzentaian eta hortzetako estetikan
[/vc_message][vc_column_text]
Tabakoa eta gaixotasun periodontala
SEPA eta CNPT-ek elkarkidetzan sorturiko lantaldeak azaltzen duen moduan, gaixotasun periodontala garatzeko arrisku faktore independentea da tabakoa. Ikerketan azalduriko datuen arabera, lotunearen galera sufritzeko arriskua 2,3 eta 6 aldiz handiagoa da erretzaileen artean erretzen ez dutenekin alderatuz.
Paziente periodontal erretzaileak eta paziente periodontal ez-erretzaileak alderatzen badira, ikerketek agerian uzten dute lehenengo taldeak hortzaren eta hezur albeolarraren galera handiagoa, zundaketa sakontasun handiagoa eta eraso furkal handiagoa jasaten dutela. Orobat, paziente periodontal erretzaileek okerrago erantzuten diote bai tratamendu periodontalari zein ehunen zikatrizazioari.
Tabakoa eta inplanteak
Hortz-inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, hortz naturalen ordez jartzen direnak pazienteen masailezurrean txertatuta, eta hortz finko berriei eusteko balio dutenak. Inplanteko hortzek itxura naturala dute, eta geure hortzen erosotasun eta segurtasun sentsazioen ordezkorik onenak dira.
Inplantearen ezarpenaren ondoren, eta nahiz eta ohikoa ez izan, eragozpenak ager daitezke. Hezur integrazioan arazoak sortu daitezke, edo inplantearen galerara eraman gaitzaken hezur euskarri periinplantarioaren galera egon daiteke. Kasu bietan, tabakoa arrisku faktore garrantzitsua da. Ikerketaren laburpenaren arabera, “datuek aditzera ematen dute inplante baten kolokazioaren aurretik eta ondoren erretzen duten pertsonek %35-70 aukera dituzte prozedura arrakastatsua ez suertatzeko”.
Azken finean, hemen azalarazi duguna da tabakoa uzteko arrazoi ugari daudela. Garaiz zaude erretzeari uzteko. Eta osasun arloko profesionalak, prozesu horretan laguntzeko gaude. Zalantzarik edukitzekotan edo tabakorekin erlazionaturiko kezkaren bat izatekotan, ez ezazu itxaron eta ordua eskatu. Txosten osoa irakurri nahi izatekotan, klikatu hemen.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]