Hortz-inplanteak

Implantes dentales en Bilbao, tratamientos de Clínica Ortiz-Vigón

Hortz-inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, hortz naturalen ordez jartzen direnak pazienteen masailezurrean txertatuta, eta hortz finko berriei eusteko balio dutenak.Inplanteko hortzek itxura naturala dute, eta geure hortzen erosotasun eta segurtasun sentsazioen ordezkorik onenak dira.

Zergatik behar ditzaket hortz-inplanteak? Noiz dira irtenbide on bat?

Hortz bat, batzuk edo guztiak falta direnean. Inplanteak irtenbide onena dira hortz bat ez dagoenean edo hortz naturalak ezinezko pronostikoa duenean berreraikitzailearen ikuspegitik.

Nola ipintzen dira? Min ematen du?

Anestesia lokala erabiltzen duen ebakuntza kirurgiko baten bidez ipintzen dira (batzuetan sedazioa erabiltzen da osagarri gisa), minik batere egin gabe. Operazio osteko aldia oso ona izaten da. Oraingo teknika mikrokirurgikoei esker, inbasio gutxienekoak baitira, oso bakana da mina, hantura edo hematomak bezalako konplikazioak agertzea.

Zenbateko arrakasta proportzioa du?

Oso handia. Inplanteak hezurrean txertatzen % 99,1eko arrakasta lortu dugu, eremu kirurgiko esteril eta seguruan jardunaz. Ondo txertatzea lortzen ez den kasurik gehienetan (% 0,9 inguru), inplantea berriro jar daiteke denboraldi bat igaro ondoren. Ez du esan nahi errefusa dagoenik, egonkortasun falta baino, hezurraren eta inplantearen artean. Horregatik da ezinbestekoa kirurgiaren osterako jarraibideak betetzea.

Hortz-inplanteak ipintzeko adin mugarik dago?

Ez horixe. Hain zuzen, adineko pertsonak dira hortz inplanteak jarrita onura handiena jasotzen dutenak.

Bizitza guztirako dira?

Higiene ohitura egokiak izatea, tabakoa bezalako arrisku faktoreak baztertzea eta ezartzen diren mantentze saioetara joatea gure tratamenduen arrakastaren berme dira.

Gure aldetik, hau bermatzen dugu:

  • Gaitasun maila gorena, zure arazo periodontal eta inplantologikoen diagnostiko eta tratamenduan.
  • Fidagarritasun zientifikoa, gomendatzen dizkizugun probetan eta tratamenduan.
  • Tratamendu plana eta proposatutako helburuak betetzea.
  • Zerbitzu atsegina, garbia eta ordukoa.
  • Tresneria esterilizatua eta kalitate frogatua duten materialak erabiliko ditugula.

Última actualización hace

Última actualización hace