Gaixotasun periodontalen gakoak

Urtero bezala, maiatzaren 12an Periodontziaren Egun Europarra ospatzen da. Data honen oroitza European Federation of Periodondotology (EFP) elkarte espezializatuak sustatzen du eta Espainian egun hau bultzatzeaz arduratzen den elkartea SEPA da, Espainiako Periodontzia eta Osteointegrazio Erakundea. Periodontzian eta inplanteetan adituak garenez, gaixotasun periodontalen inguruko dibulgazioarekin eta kontziuentziaziarekin konprometituak gaude. Beraz, egun hau aprobetxatuko dugu gaixotasun periodontalen gakoak zehatz-mehatz azaltzeko.

Zer da periodontoa?

Gaixotasun periodontalak

Anatomikoki, hortza bi zatitan banatu daiteke: alde batetik, koroa dago, ikusgai den partea eta murtxikatzeko erabiltzen duguna; eta beste alde batetik, sustraia, ikusten ez den zatia eta hortza hezurrerarekin lotzen duena. Eta, zer da periodontoa? Hortza inguratzen eta eusten duten ehunak dira. Periodontoa lau zatitan banatzen da:

  • Hortz-oia: ikusten den zatia, arrosa kolorekoa.
  • Lotailu periodontala: hagina hezurrarera itsasten duten zuntz eusleak.
  • Zementu erradikularra: sustraia babestu eta eusten du.
  • Albeolo-hezurra: lotailu periodontalaren euslea.

Zer da gaixotasun periodontala?

Gaixotasun periodontala (edo hortz-oien gaixotasuna), gaitz genetikoa da, bakteria-plakaren pilaketaren ondorengo hortz-oien handitzearekin hasten dena eta aurrera joan heinean, ehun-eusleei eragin eta hauen suntsiketa eragin dezakeena.

Zein gaixotasunekin lotzen da gaixotasun periodontala?

Gaitz periodontalak hainbat gaixotasun larrirekin hertsiki loturik daude, besteak beste:

  • Diabetesa: aurrekoetan azaldu dugun moduan, diabetesa eta gaixotasun periodontala estuki loturik daude. Ortiz-Vigón Klinikan SEPAk sustaturiko hortz-kliniketan diabetesaren antzemate goiztiarra egiteko ikerketa burutzen ari gara. Nola parte hartu? Erraz. 
  • Gaixotasun zerebrobaskularra: garunean prozesu iskemikoak (odol falta) edo hemorragikoak (isuria). Hipertentsio arteriala (HTA) gaixotasun zerebrobaskularraren arrisku faktorerik garrantzitsuena da.
  • Birikietako gaixotasun buxatzaile kronikoa (EPOC gazteleraz): arnasbideen buxadura progresiboa eta atzeraezinagatik bereizten den birikietako gaitza da.
  • Bihotzeko gaixotasunak. 
  • Giltzurrunetako gaitz kronikoa. 
  • Artitris erreumatoideoa: artikulazioetan mina, handitzea, zurruntasuna eta gaitasunaren galera sortzen duen gaitza da.

Gaixotasun periodontalaren garapena: gingibitisa eta periodontitisa

Fase goiztiarrean, gaixotasun periodontala gingibitis modura azalarazten da, hortz-oien edo hezurarren galerarik aurkezten ez duen hortz-oien handitzea eta odol-ateratzea. Periodontitisa tratatu ez den gingibitisaren garapena da, zeinetan handitze gingibalak hortz-oien eta hezur-euslearen suntsiketa eragin duen.

1.      Gingibitisa

Gingibitisa hortz-oien handitzea da eta hainbat faktoreen ondorioz agertu daiteke:

  • Aho-hortzetako higiene txarra.
  • Haurdunaldiko prozesu hormonalak.
  • Bestelako gaitzak direla eta (diabetesa eta bestelako gaitz sistemikoak).

Gingibitisaren garapena aho-hortzetako higiene txarrak bakteriaren pilaketa eragiten duenean gertatzen da. Elikagaien hondarrak hortzaren eta lerro gingibalaren (edo oiaren lerroaren) artean pilatzen dira eta modu horretan, hortz-plaka handitu egiten da. Bakteriak hedatu egiten dira eta hortz-plaka hori kalkulu-dental bilakatzen da. Gorputzak erreakzionatu egiten du zelula erreparatzaileak eta inmuneak bidaliz. Odol-jarioaren gorakadak odoletan egoteko joera duten hortz-oi gorrituak eta handituak eragiten ditu. Puntu honetan, ehun-eusleak oraindik ere hondatu gabe daude, eta momentuz, ez dago atzeratuezinezko kalterik. 

Gaixotasun periodontalak

Gingibitisa sendatzeko, odontologia arloko profesional batek hortz-plaka kendu beharko du eta pazienteak dentistak aho-hortzetako higienearen inguruaren emandako gomendioak jarraitu beharko ditu.

2.      Periodontitisa

Gingibitisa tratatzen ez bada, gaixotasun periodontala periodontitis egoerara igaroko da. Pazienteak periodontitisa pairatzen badu, hortz-oietako boltsak handitu egiten dira eta ezin dira modu egokian garbitu. Bakteriak ugaritu egiten dira eta periodontoaren alderik sakonenera ailegatzen dira. Hortza eusten duten ehun bigunak suntsitu egiten dira eta hortz-oien errezesioa gertatzen da. Orduan da sustraia agerian egoten hasten denean eta hortza eusten duen hezurraren suntsiketa hasten denean, hortzen mugikortasunari hasiera emanez eta haginaren galera gertatzeko testuingurua sortuz.

Gaixotasun periodontalak

Periodontitisa sendatzeko, sustraiaren gainazaleko plaka ezabapenaren bitartez burutzen den desinfekzio-terapia egin behar da, baita higiene ohiturak hobetu ere eta aldizka periodonzistari bisitari egin honek gaitzaren jarraipena egin dezan.

3.      Periodontitis latza

Eta, zer gertaten da periodontitisa garaiz sendatzen ez badugu? Periodontitis latza pairatuko duela pazienteak. Gaixotasun periodontalaren fase honetan, hortzaren galera patologikoa gertatzen da, mamurtzeko disfuntzioa, asaldurak mintzamenean, aldaketa estetiko garrantzitsu eta nabariak (batez ere msail inguruan), eta batez ere, bestelako gaixotasun sistemikoen egoera okertu ere.

Gaixotasun periodontalak

Periodontitis latza sendatzeko, desinfekzio-terapia eta sustraiaren gainazaleko garbiketa burutu behar da. Gainera, antimikrobiano lokal edo sistemikoen aplikazioa egiteko beharra eman daiteke, periodonzistaren ondorengo ikerketa, eta askotan, kirurgia periodontala burutu behar izango da.

Nola atzeman gaixotasun periodontala?

Pazienteak berak nabaritu ditzakeen sintomarik argienak handitasuna, gorritasuna eta hortz-oien odol-jarioa dira. Guk, profesionalok, berezko zundatze-periodontal bidezko ikuskapena egin ostean atzemango dugu gaixotasuna. Sintomatologia ematen bada, radiografia ezberdinak egingo ditugu.

Nola ekidin daitezke?

Gaixotasuna pairatzeko minberatasuna ezin da ekidin. Halere, gaitzaren garapenari aho-hortzetako higiene apartarekin aurre egin ahal zaio. Erretzea bezalako ohitura kaltegarriak itzuri eta dentistak ezarritako frekuentziarekin ikuskatzeetara joatea ere garrantzitsuak dira.

Klikatu hemen Ortiz-Vigón Klinikan eskaintzen diren tratamendu periodontalei buruz informazioa gehiago nahi izatekotan.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.