Diziplina anitzeko trebakuntza

Aurreko asteko azken egunak biziak izan dira Ortiz-Vigón Klinikako langileentzat. Klinikako departamentu ezberdinetako profesionalok taldearen trebakuntza bultzatzen duten ikastaro, mintegi eta ekitaldietan egon gara. Gure arloko azken nobedadeen berri edukitzea eta bestelako profesionalengandik ikastea oso garrantzitsua da maila guztietan etengabe eguneraturik egoteko. Beste modu batera esanda, diziplina anitzeko trebakuntzaren alde egiten dugu apustu.

Paziente periodontala hobeto ulertzen ikasiz

Nuestras compañeras en el curso de Paciente Periodontal, un reto para el higienista dentalMantenimendu periodontaleko arduradun diren Idoia Ayllón eta Silvia Justel pazientearen arreta arloko Begoña Villanueva eta Mónica Teijido kideekin batera egon ziren Euskadiko Aho Hortzetako Higienisten Elkarteak (HIDES Euskadi) antolaturiko “Paziente periodontala. Aho hortzetako higienistarentzako erronka” ikastaroan. Formakuntzan zehar, gure lankideek periodontoaren anatomia, gaitxotasun periodontalaren diagnostikoa eta etiologia, kirurgia periodontala, kirurgia mukogingibala edo inplanteetako kirurgia bezalako gaiak jorratu zituzten, besteak beste.

Nuestras compañeras en el curso de Paciente Periodontal, un reto para el higienista dental

3D inprimagailuen erabilera eta ikerketa-prozedura

Dra. Gross en el curso de Dental Academia Dental para el manejo de impresoras 3DBestalde, Esperanza Gross doktorea, egun aho hortzetako odontologian espezializatzen ari dena, “3D Printing Party. 3D teknologiak nola aldatzen du odontologia” ikastaroan egon zen. Beste modu batera esanda, trebakuntza-saio hau 3D inprimagailuen maneiatze eta aplikagarritasunera bideratuta egon zen. Ikastaroa teknologia digitalaren sustapena eta trebakuntza bultzatzen duen Dental Academia Digital akademiak antolatu zuen.

Ikastaldiaren saioetan Dr. August de Oliveira egon zen, inplanteetatko espezialista den odontologo estatubatuarra, nazioarteko hizlari modura ere aritzen dena eta Digital Enamel aldizkariaren sortzailea.

Bestalde, Alberto Ortiz-Vigón eta Erik Regidor doktoreek SEPAerakundearen (gazteleraz Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración) Ikerketa Metodologia Odontologian ikastaroarekin jarraitu dute, bigarren moduluarekin legia. Kurtsoa hurrengo apirilaren 2018ra arte luzatuko da eta odontologoei, estomatologoei eta osasun-arloko bestelako profesionalei zuzenduta dago ikerketa prozeduraren inguruko ezagutzak ugaritu ditzaten edo analisi-ikerlanen prozesuak hobetu ditzaten.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on