Gross doktorea 3Shape enpresaren instalazioetan

dra_gross_3shape_diseño_digital_dental-min

Gross doktorea, espezialista odontologia digitalean

Esperanza Gross doktorea, aho-medikuntzan eta bruxismoan espezializatua, berriki egon da 3Shape enpresak Madrilen dituen instalazioetan. Gaur egun, gure taldeko doktorea Masterra Teknologia Berritan oinarritutako Odontologia Zaharberritzailea ikasketak burutzen ari da Madrileko Konplutense Unibertsitatean eta horren ondorioz, enpresa daniarrak Estatuko hiriburuan duen egoitza bisitatu du diseinu digitalaren inguruko ezagutzak hedatzeko dental system softwarearekin.

Gross doktorea, graduondoko titulu honen ikasle bezala, periodontzia eta ikerkuntzaren arloan trebatzen ari da, baita protesien eta estetikaren arloetan ere. Halaber, ikasketa hauk burutzen ari diren ikasleak, batez ere, etorkizunean odontologiaren abangoardiako profesionalak izango dira jasotzen ari diren odontologia digitalaren inguruko trebakuntza zientifiko eta teknikoarekin. Osasun-zientziek metodologia eta teknologia berriak eskatzen dituzte eta Ortiz-Vigón Klinikan – PerioCentrum Bilbaon trasnformazio digitalarekin batera egin nahi dugu aurrera gure pazienteen beharrizan berriei erantzun egokia emateko. Horregatik ari da gure taldea, eta bereziki kasu honetan Gross doktorea, teknologia berrietan espezializatzen.

Dra. Gross en las instalaciones de 3Shape para el aprendizaje de odontología dental

3Shape, transformazio digitalean liderra

Danimarkako enpresa hau ezaguna da, batez ere, laborategiko eskanerrei eta aho-barneko eskanerrei, zein diseinuzko software-ei eta kirurgien planifikazioari esker. Madrilen du egoitza orain dela urte bete gutxi gora-behera eta ESpainia eta Portugaleko Country Managerra den Luis Molinaren esanetan, “Dental Systema izeneko CAD diseinu software-ari esker dago 3Shape bereziki laborategien merkatuan ezarrita”.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.