Smile is a Foundation Bilbon aurkeztua

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Alberto Ortiz-Vigón doktoreak Smile is a Foundation proiektu solidarioa aurkeztu du Bilboko Zientzia Medikuen Akademiak antolaturiko XLV Humanitateen Astean. Ortiz-Vigon doktorea “Osasun arloko profesionalen ekarpena nazioarteko kooperazioan: genero ikuspegia” mahai-inguruan parte hartzeko gonbidatua izan da eta bertan, Smile is a Foundation irabazi asmorik gabeko erakundearen proiektuei buruz hitz egiteko aukera eduki zuen. Izan ere, bai Ortiz-Vigón Klinika zein PerioCentrum erakundearen bazkide sortzaileak dira.

Genero ikuspegia eta osasuna

Humanitateen astea Bilboko Zientzia Medikuen Akademiak urtero antolatzen duen ekitaldia da. Ekitaldia hainbat egunetan zehar garatzen da eta urtero gai orokor ezberdina hautatzen da. “Generoa eta Osasuna” gaiaren txanda izan da aurten. Ekimenak iraun duen egunetan, otsailaren 12tik 15era, diziplina mediko ezberdinetako profesionalek genero ikuspegiaren eta osasunaren arteko harremanei egin diezaketen ekarpenari buruz eztabaidatu da. Bilbo Zientzia Medikuen Akademiak “Bizkaiko osasun-arlo pribatu eta publikoaren mediku, farmazeutiko, albaitari, odontologo eta biologo entzutetsuenen partaidetza eta kolaborazioa dauka”·

Proiektu solidario biosanitarioa

Eduardo García-Langarica  (Medicus Mundi-ren presidentea), David Turró (Farma Mundi), Ainare Idoiaga (albaitaria eta Limbewildlife centre- Pandrillus ONG erakundearen zuzendari oiha) eta Nieves Zabala (biologoa eta Medicus Mundiko presidente oiha) profesionalekin partekatu zuen mahai-ingurua. Elkarrizketa zabal honek asteari amaiaera emateko itxiera ekitaldiaren aurreko jardunaldia izan zen.

Bilboko Zientzia Medikuen Akademiaren XLV Humanitateen Astean parte hartzea benetan aberasgarria eta positiboa izan da, inza ere, funtsezkoa da gero eta jende gehiagorengana iristea Smile is a Foundation erakundearen proiektu solidarioak egonkortu ahal izateko. Bere helburua garapen bidean dauden herrietan kooperazioaren eta nazioarteko garapenaren inguruko ekimenak burutzea da. Fundazioaren desira da pertsona ahulen eta dohako osasun-zerbitzuak eskura ez dituztenen beharrizanak asetzea.

[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”9526,9527,9528″ img_size=”800×600″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]