Ortiz-Vigón Klinika Smile is a Foundation-en elkarte fundatzailea da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek laguntza humanitariorekin erlazionaturik dauden esparru biosanitarioko proiektuak sustatu, antolatu eta koordinatzen ditu. Bere helburua garapen bidean dauden herrietan kooperazioaren eta nazioarteko garapenaren inguruko ekimenak burutzea da. Fundazioaren desira da pertsona ahulen eta dohako osasun-zerbitzuak eskura ez dituztenen beharrizanak asetzea.
Fundazioaren historia
Fundazioa Sergio Morantek eta Diego Romerok 2011an hasitako Sonrisas para Zimbabue proiektuari esker jaiotzen da. Pertsonarik ahulenak eta osasun zerbitzuetara jotzeko aukerarik ez dutenen beharrizanak asetzeko jaio zen honako proiektua Zinbabuen.
Alberto Ortiz-Vigón doktoreak, horrela azaltzen du ThinkingPerio aldizkarian:
Haziz joan da urte hauetan zehar, gaur egun dena izatera ailegatuz, osasun-esparruko profesionalen talde handia, zeinak kooperazio humanitarioan esperientyzia duen eta jaio zeneko izpiritua mantentzen duena.
Sergio, Diego, Alberto, Esperanza, Alfonso… Smile is a Foundation-eko arima direnek, denek elkar banatzen dute helburu berdina: sintomak agertzen dituzten haurren, gazteen eta helduen bizi-kalitatea hobetzea.
Ibilbidea eta kanpaina
2011 urtean martxan jarri zenetik zortzi kanpaina burutu dira Zinbabuen bertan. Beraz, aurten bederitzagarren espedizioaren atarian gaude.
Lehenengo bi kanpainetako (2011 eta 2012) lan guztia Hwange eta Viktoria ur-jauzien inguruko gertuko herixketako arazo dentaletako tratamenduetan oinarritu zen. Urte batetik bestera taldea hazi egin zen eta 2013. urterako, kanpainaren ekintza-eremua hedatu egin zen 250km-tan zabaltzen den gunea hartuz eta urteroko hortz-zainketa plana ezarriz, zonaldeko eskolak bisitatuz, hortz-kirurgia eta endodontzia tratamenduak gehituz eta nagusi zein txikientzako konferentziak eskainiz.
2015 urterako, Zinbabuen bertan egiten den kanpaina bitarteko eta bolondres ugari eskatzen dituen proiektua da jada. Klinika mugikorra bertoko bolondresei esker egin dezake bere ibilbidea eta proiektu odontologikoari, proiektu oftalmologikoa gehitzen zaio.
Fundazioaren lana etengabe hazi da hurrengo urteotan ere.
Ekintza-eremuak Zinbabuen

Proiektu Odontologikoa
Smile is a Foundationek mugikorrak diren hortz-kliniketaz baliatuz eramaten ditu dentista eta optikoak aldenduriko eremuetara. Gure doktoreen eginkizuna, eskoletan, hortz-klinika txikietan eta kanpamenduetan burutzen dena, berebizikoa da prebentzioaren bitartez aho-hortzetako osasuna, arreta odontologikoa eta bertoko osasun-langileentzako trebakuntza-saioak bultzatzen duelako.

Proiektu Optikoa
2105. urtean jarri zen martxan proiektu hau Opticalia Oca eta Camino Viejo zentroetako Pablo Baciero-ri esker. Proiektu odontologikoan bisitatzen diren eremuetan lantzen da ere proiektu optikoa. Ikusmen arazoak, presbizia, kataratak eta glaukomak tratau ziren batez ere hasieran. Gainera, egunero erabiltzeko graduaturiko betaurrekoak eta eguzki-betaurrekoak banatzen dira.

Etorkizuneko proiektuak
Etorkizunean kataratak operatu, kanpamenduetan bertan betaurrekoak egiteko tailerrak sortu, oinarrizko mastekatze-funtzioak konpontzeko protesiak egin eta bestelako erakundeekin lan egitea gustatuko litzaiguke, ur-putzuak eraikitzeko, hezkuntzaren garapenerako azpiegiturak eraiki eta arreta primarioko osasun-guneak bultzatzeko, besteak beste. Labur esanda, gure akzio-eremuan dauden bizi-baldintzak hobetzearen alde lan egin.
Aipamen berezia proiektu hauek guztiak posible egiten dituzten kolaboratzaile guztiei. Proiektu odontologikoak Imvelo Safari Lodges enpresaren laguntza jasotzen du boluntarioek ostatu hartu dezaten eta baita D3 Foundation erakunde amerikarrarena ere. Proiektu optikoaren kasuan, enpresa De Rigo enpresa italiarraren, Zeiss alemaniarraren eta Briot espainiarraren laguntza azpimarratu daiteke.