Ortodontzia eta aurpegi-hortzetako ortopedia

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Ortodontzia hortzen malposizioen, maloklusioen eta hortz-aretoen ikerketaz, prebentzioaz, diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen den odontologiaren espezialitatea da.

Horrenbestez, ortodontziak ez du soilik hortzen kokapena tratatzen, baizik eta maxilarren zuzenketa ere (bai goi-maxilarra zein behe-maxilarra). Aupergi-masailetako ortopedia da zuzenketa horretaz arduratzen den orotodontziaren adarra.

Ortodontziaren helburu nagusia aho-eremuaren oreka morfologikoa eta funtzionala berreskuratzea eta aho-hortzetako estetikan eragina izatea da.

Zeintzuk dira ortodontzia tratemenduren bat behar dituzten haginkada ereduak?

Hortz-maloklusioa goikaldeko eta behekaldeko hortzen lerrokatze desegokia da eta adiera honek goi-maxilarraren eta behe-maxilarraren arteko ahozkatze okerrari ere egiten dio erreferentzia.

Ortodonztia modernoan, ez da nahikoa malokklusioak hortzen kokapenaren arabera soilik sailkatzea:

  • I klasea: maxilarrak kokapen zuzenean eta hortz-aretoak aurreratuak (a), edo maxilarrak kokapen zuzenean eta hortz-aretoak atzeraturik (b).
  • II klasea: maxilarrak kokapen zuzenean eta goiko hortz-aretoa aurreraturik (c); goiko maxilarra eta hortz-aretoa aurreraturik eta beheko hortz-areto eta maxilarra kokapen zuzenean (d).
  • III klasea: maxilarrak kokapen zuzenean eta beheko hortz-aretoa aurreraturik (e); edo beheko maxilarra eta hortz-aretoa aurreraturik eta goiko hortz-aretoa eta maxilarra kokapen zuzenean (f).

[/vc_column_text][vc_single_image image=”10784″ img_size=”full” el_class=”.borde”][vc_column_text]

Zer zuzendu daiteke ortodontziarekin?

Ortodontzia espezialitateak haginkada eredu desberdinek sor ditzaketen arazoak zuzendu ditzake:

  • Haginkada gurutzatua
  • Haginkada irekia
  • Gainhaginkada
  • Hortzen pilatzea
  • Hortz banatuak
  • Lekuz kanpo dauden hortzak
  • Zabalera murritzeko maxilarrak
  • Hortz biratuak

Zer zuzendu daiteke aurpegi-maisailetako ortopediarekin?

Aurpegi-masailetako ortopedia ortodontziaren adarra da eta maxilarretako hezurren hazkunde egokiaz arduratzen da. Adin goiztiarretan burutzen dira batez ere aurpegi-masailetako ortopedia tratamenduak. Horregatik dira hain garrantzitsuak diagnostiko goiztiarra eta prebentzio eskuhartzailea haurtzaroan.

Zeintzuk aparatu erabiltzen dira ortodontziaren tratamenduetan?

Ortodontziaren alorrean hiru aparatu mota erabiltzen dira gehienbat:

1- Aparatu funtzionalak:

Aparatu aldakor hauek aldaketa funtzionalak eragiteko diseinaturik daude. Beste modu batera esanda, apartu hauek aurpegiko muskuluen funtzioa aldatzeko gaitasuna dute. Pazientearen handitze urteetan erabiltzen dira orokorrean, baztez ere helduaroan agertu daitezkeen arazo estrukturalak edikiteko.

2- Aparatu aldakorrak:

Espainiako Ortodontzia eta Aurpegi-masaileko Ortopedia Erakundeak dioen moduan, aparatu aldakorrak “pazienteak berak garbiketerako kendu ditzakeen aparatuak dira, nahiz eta erabiltzerako orduan hortzetarako tinko finkatuta egon”. Zuzeneko eragina dute hortzetan eta maxilarretan. Oso baliagarriak hurrengo egoera hauetan:

  • Maxilarren espantsioan
  • Haginkada gurutzatuak zuzentzeko
  • Hortzen pilaketa arinetan

3- Aparatu aldaezinak:

Ortodoncia estética en Clínica dental Ortiz-Vigón

Aparatu aldaezinek bakarka mugitu ditzakete ahoko hagin guztiak eremuaren edozein noranzkoan eta hori bestelako aparatuek eskaintzen ez duten abantaila da. Bracket ezagunak dira mota hauetako aparaturik entzutetsuenak. Azken urteotan gainera, oso ezaguna egin da ortodontzia estetikoa (bracket zuriak), lehen begiratuan ikusten ez dena.

  • Haginen malposizioa (hortzaren koroa edo erroa dagokien lekuan ez daudenean)
  • Hortz biratuak
  • Hortzen arteko espazioak ixteko
  • Goiko eta beheko ebakortzen zuzenketa angularra
  • Mugimendu anitzak

Invisalign, bracket-en alternatiba

Ortodoncia invisible en Clínica Ortiz-Vigón: Invisalign

Ortodontziaren oinarrizko eginkizuna irregulartasun posizionalak zuzentzea bada ere, egia da pazienteek garrantzia handia ematen diotela faktore estetikoari.

Ortiz-Vigón Klinikan, Invisalign-ekin ere egingo dugu lan, hortzak lerrotzeko eta zuzentzeko tratamendu ortodontikoaren alternatiba. Neurrira egindako eta aldakorrak diren lerrotzaile transparenteak dira. Abantailak:

  • Aldakorrak: jateko edo haginak garbitzerako orduan kendu egin daitezke
  • Zehatzak: neurrira egindakoak diren arren, haginaren mugimenduetara egokitzen dira
  • Erosoak: ez dute bracket-ek eragin ditzeketen eragozpenak sortzen
  • Estetikoak: gardenak direnez, inork ez du jakingo pazientea tratamendu ortodontikoarekin dgaoela

Edozein modutan, eta pazientearen beharrak eta eskakizunak kontuan harturik, ortodontzia taldeak eta bestelako espezialistek, behar izanez gero, erabakiko dute zein den irtenbiderik egokiena. Ez ezazu gehiago itxaron, ordua hartu.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]