Ongi etorri Jordi Navarro Dr.!

Bienvenido Jordi Navarro

Hona hemen…

Espezialitatearen abangoardian dauden profesionalak izateagatik ezberdintzan gara Ortiz-Vigón Klinikan, beti ere gugan konfiantza jarri duten pazienteei traturik onena eskaintzeko helburua mantenduz, bai eremu pertsonalean zein profesionalean. Badakigu gutariko askori jada ezagutzen gaituzuela baina taldeak handitzen jarraitzen du. Horregatik, taldera gehitu diren azkeneko profesionaletako bat aurkeztu nahi zaituztegu: Jordi Navarro Dr.!

Esperientzia

Jordi Navarroren ibilbidea Ortiz-Vigón Klinikan orain dela hiru hilabete pasatxo hasi zen, Madrileko beste klinika batzuetan bestelako lan-esperientziak eduki ondoren. Gaur egun, periodontzia espezialista bezala jarduten du gurekin. Hala eta guztiz ere, Navarro doktorea Madrileko San Pablo Ceu Unibertsitatean graduatua da eta egun ere, ikasten jarraitzen du. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean dago Aho Inplantologian eta Mikrokirurgiako Graduondokoa ikasten. Beraz, Navarro doktoreak lana eta ikasketak aldi berean egiten ditu.

Heziketa

Aipaturiko goi-mailako ikasta horiez gain, Navarro doktoreak sektoreko hainbat ikastarotan hartu du parte. Horien artean, besteak beste, hurrengo hauek: Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zen Inplantologia arloko Aurreko Sektoreko Erabakien Eskuhartzearen inguruko ITI Study Cluba, Madrileko Periocentrum Academy-ko Hezurretako Birosaketa Gidatua Inplanteei buruzko ikastaro trinko teoriko-praktikoa eta Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoaren inguruko ikastaro trinko teoriko-praktikoa. Bestalde, konferentzia eta mota anitzetako bestelako ikastaroetan parte hartu du, esate baterako: Kudeaketa eta Marketinga Hortzetako Klinikan. Gainera, reflex kameraren erabilera maneiatzen du.

Navarro doktorea, beraz, profesional gaztea eta esperientzia handikoa izateaz gain, ikasten jarraitzen du. Helburua: bere gaitasun profesionalak gehitzen jarraitu pazienteekin burutzen duen lana bikaina izan daiten. Pozaren poz gaude Jordi Navarro doktorea gure taldean edukitzeaz! Ongi etorri taldera!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: