Hasi da ikastaro akademikoa

Hasi da Periocentrum Academy-ren 2017ko ikastaro akademikoa!

Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao taldeak ez du bere jarduera formatiboa eteten. Oraingo honetan, Alberto Ortiz-Vigón eta Jordi Navarro doktoreek Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoari buruzko ikastaroan parte hartu dute irakasle eta ikasle modura, hurrenez hurren. Kurtso hau Madrilen burutu da otsailaren 10 eta 11n.

Horrenbestez, otsailaren 10ean Periocentrum Academy 2017 ziklo berriari eman zitzaion hasiera. Periocentrum Avilako Ramón Lorenzo Vignau eta María Mínguez doktoreak izan ziren ikastaroari hasiera emateko arduradunak eta hurrengo egunean, otsailaren 11n, Periocentrum Segoviako Alfonso Oteo Pérez eta Estefanía Laguna doktoreek Mercedes López-Durán-ekin batera jarraipena eman zioten asteburu akademikoari.

Aipaturiko ikastaroa berria den arren, hurrengo martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Madrilen burutuko den Terapia Periodontal Kirurgikoa izeneko kurtsoarekin lotura dauka. Hori dela eta, pozarren baieztatzen dugu Periocentrumek hazten jarraitzen duela, heziketa-arloan egindako apustua eta konpromezua berrindartuz. Berez datorren hazkundea da hau, izan ere, orain arte burututako eskaintza formatiboa oso arrakastatsua izan da eta ikasleen eskaintza handia da. Gauzak horrela, biologia eta praktika klinikoa gure heziketa espezializatuaren kontzeptuaren zutarriak direla azpimarratu nahi dugu berriro ere.

Gehiago jakin nahi duzu? Kontsulta ezazu gure heziketa eskaintza osoa.

Hemen uzten dizkizuegu Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoaren lehenengo edizio honetako argazki batzuk:

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.