Nor ezagutu gaur? Mª Carmen!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

Mª Carmen Blanco

Mantenimendu periodontala

Conociendo a Mª Carmen[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

Klinika eta pazienteak

Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?

Lanbide hau oso aktiboa eta atsegingarria delako, bai ikuspuntu pertsonaletik zein profesionaletik.

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Modu aktiboan aditzen jakitea, enpatia eta pazientzia, pazienteak beldurrarekin datoz eta beharrezkoa da profesional atseginak eta abegitsuak aurkitu ditzaten.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Egunak oso ezberdinak dira, paziente bakoitza berezia da eta bere ezaugarri propioak baititu. Pazienteekin zuzenean konektatzen nauen mantenimendu periodontaleko lana burutzeaz gain, hornitzaileekin eta laborategiekin ditugun harremanen koordinazioaz arduratzen naiz.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Alderik pozgarriena pazienteak kabinetetik pozik eta irribarretsu irtetzen ikustea da.

Zerk bereizten du klinika hau besteengatik?

Pazienteek taldeko espezialista guztiengan duten konfidantza.

Gogoratzen al duzu klinikan bizitako momentu berezirik?

Bai, anekdota pila daude… 32 urte hemen, asko dira! Adeitasunez gogoratzen dut inplanteak ezarri genizkion paziente baten kasua. Inplanteak ezarri genizkion momentuik aurrera, irratia entzuten zuela zion, berak uste baitzuen inplanteek irratiko uhinak erakartzen zituztela!

Gure pazienteentzako gomendioren bat?

Hortzak garbitzea ez da lan erraza, teknika eta jarraibide batzuk eskatzen ditu, askotan ezta ez dakizkigunak ere, eta horregatik da hain garrantzitsua dentistarenera jotea, azken nobedadeen berri edukitzeko eta ahoko osasunak organismoarekin duen harremana ezagutzeko.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]

Gertutik

Conociendo a Mª Carmen

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Irakaskuntza. Izan ere, hemen hasi nintzenean, denbora tarte batez klinikako lana eta eskolaordeko klaseak uztartzen nituen. Azkenean, irakasteari utzi behar izan nion denbora dezente behar nuelako.

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Zintzotasuna; zintzoa den norbait, pertsona gardena da.

Eta definitzen zaituena?

Zuzentasuna. Nire ustez, bidezkoa den hori, egokiena ere bada.

Zein da zure hobbya?

Baratzezaintza, dekorazioa eta bidaiatzea. Baratzezaintzaren kasuan, landarearen garapen-prozesu guztia bizitzea atsegin dut, zerbait nola hazten den ikustea. Dekorazioari dagokionez, esan nezake oso gustuko dudala gauza zaharrak kentzea, espazio berriak imajinatu eta berriztea.

[/vc_column_text][vc_separator][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top”]

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: Gone with the wind (Margaret Mitchell)

Pelikula edo telesail bat: House

Abesti bat: Pastillas de freno (Estopa) eta Desde que estamos juntos (Melendi)

Galtzeko lekuren bat: Cíes Uharteak

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_separator][vc_column_text]Mª Carmen Blanco ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?