Diabetesa

Diabetes gaitzak glukosaren asaldura jasaten duten eta horrenbestez, hipergluzemia eragiten duten gaixotasun metabolikoen taldea bere gain hartzen du. Diabetikoen artean gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko joera handitu egin da. Ohikoa izaten da hipertentsioarekin lotura izatea eta gainera, gaixotasun periodontalekin noranzko biko harremana dauka. Horrez gain, biztanleria espainiarraren artean diabetesa duten  gaixoen %6a diagnostikatu gabe dagoela kalkulatzen da.

diabetes

Gaixotasun periodontalak

Bestalde, periodontzarekin lotura duten gaitzek hortz-haginak inguratzen dituzten ehunei eragiten diotenak dira, hau da, hezur eta hortz oiei. Eremu konkretuari dagokionez, hortzen galera da ondoriorik nabarmenena eta maila orokorrean berriz, agertzen diren bakteriak odolera igaro daitezke gaixotasun kardiobaskularrak, erditze goiztiarra, edota besteak beste, diabetesaren oreka galera pairatzeko arriskua handituz. 65 urtetik gorako adinekoen artean, hortz oiekin erlazionatutako arazoak jasateaz libre daudenak %10a bakarrik direla uste da.

Bien arteko lotura

Azken urteotan, gero eta nabariagoa gaixotasun periodontalen eta diabetesaren noranzko biko harremana. Hau da, diabetesak gaitz periodontalaren egoera okertu egiten du eta era berean, arazo periodontalek gluzemiaren kontrolari eragiten diote. Diabatesak hanturazko gehiegizko erantzuna sortu eta hortzak eusten duten ehunen suntsipena bizkortzen du. Periodontitisak intsulinarekiko erresistentzia handitzen du, modu horretan diabetesaren aktibazioari mesede eginez.

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?