Periodontziaren Egun Europarra

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

Bere definizioaren arabera periodontzia “peridontoari eragiten dioten gaixotasun eta egoeren prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua ikertzen duen espezialitate odontologikoa da, hortzetako osasuna, funtzioa eta estetika zaintzeko helburua duena”.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_empty_space height=”7px”][vc_single_image image=”2582″ img_size=”400×150″][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_column_text]

Batzuetan, hitzaren adiera bera ere konplexua suertatzen zaie Odontologiaren eremutik kanpo daudenei. Horregatik, Periodontziaren Egun Europarra ospatzeko, Erik Regidor doktoreari, periodontzia eta inplanteetako espezialista, eginiko elkarrizketa hau gerturatu nahi diegu gure pazienteei:

Zer da Periodontoa?

Hortza inguratzen duen ehunen multzoa da, haginari dagozkion eginkizunak bete ditzan euskarri gisa funtzionatzen duena.

Nola sortzen dira gaixotasun periodontalak?

Gaixotasun periodontala gaitz genetikoa da. Lehenik eta behin bakteriaren pilaketa dela eta sortzen den hortz-oien inflamazioa sortuz garatzen da, eta denboran jarraitzekotan, ehun eusleei eragingo die, euren suntsipena ekarriz.

Zeintzuk dira?

Bi mota daude: alde batetik gingibitisa eta bestetik, periodontitisa. Lehena, hortz-oien inflamazioa da; bigarrena ostera, handidura gingibalaz gain hezur-euskarriaren suntsipena agertzen denean ematen da.

Nola antzeman daitezke?

Pazienteak berak nabaritu ditzakeen sintomarik argienak handitasuna, gorritasuna eta hortz-oien odol-jarioa dira. Guk, profesionalok, berezko zundatze-periodontal bidezko ikuskapena egin ostean atzemango dugu gaixotasuna. Sintomatologia ematen bada, radiografia ezberdinak egingo ditugu.

Nola ekidin daitezke?

Gaixotasuna pairatzeko minberatasuna ezin da ekidin. Halere, gaitzaren garapenari aho-hortzetako higiene apartarekin aurre egin ahal zaio. Erretzea bezalako ohitura kaltegarriak itzuri eta dentistak ezarritako frekuentziarekin ikuskatzeetara joatea ere garrantzitsuak dira.

Klikatu hemen Ortiz-Vigón Klinikan eskaintzen diren tratamendu periodontalei buruz informazioa gehiago nahi izatekotan.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]