Diastema, pena merezi al du itxuragatik mantentzea?

Madonna, Lewis Hamilton, Laura Pausini, Quim Gutierrez, Dani Martín, Patricia Conde, Ander Iturraspe… nazioarteko zein estatu mailako abeslari, aktore eta kirolariak. Burura datorkigun galdera: zer daukate amankomunean? Diastema. Edo nahi izatekotan, hortzen arteko tartea, lagunartean esaten den moduan.

Anomalia hau ohikoagoa da umeen artean lehen aginen fasean dauden bitartean. Halere, behin betiko hortzak agertzen direnean, diastemak zuzentzeko joera hartzen du. Aipaturiko pertsonaia ezagunen artean, batzuek haginen arteko tartea zuzentzea erabaki dute. Beste batzuek, ostera, diastema estetika aldetik edertu ezezik, euren itxuraren ezaugarri bereizgarritzat hartzen dute. Eder edo itsusi, zein begik ikusi. Hala ere, Ortiz-Vigón Klinikako taldeak lerro hauek aprobetxatu nahi ditu anomalia honi buruz informazioa emateko, eta kausak, ondorioak eta tratamenduak azaltzeko.

Diastema: zer da eta zerk eragiten du

Esan bezala, diastema hortzen arteko aldenketa da eta nahiz eta ikusiena goiko masaileko erdiko ebakortzetako banaketa izan, aho-eremuko edozein hortzen arteko tartea da.

Diastema kasu baten aurrean egoteko arrazoiak ugariak izan daitezke. Hona hemen ohikoenak:

  • Hortzen gabezia: agenesia jaiotzez datorren hortzen baten gabezia da eta normalean, herentziazko arrazoiak dira medio. Hortz bat galtzea bestelako arrazoi bategatik ere gerta daiteke, hala nola, traumatismoren bat. Bietara, gabezia horrek halabeharrez sortzen du hortzen arteko tarteren bat.
  • Mikrodontzia: beste modu batera esanda, hortzek dagokiena baino tamaina txikiagoa badute ez diote bata besteari ukitzen, diastema beste kasu bat sortuz.
  • Lotune baxuko goiko frenulua: frenuluak ohikoa den kokapen baxuagoa daukanean, ez dagokion eremua okupatzera ailegatu daiteke eta hortzen arteko urrutiratzea eragin.
  • Gaixotasun periodontala: gaitz honek ehun-periodontalaren handitasunarekin zerikusia duen hezur galera da, hortz osoaren galmena sortu dezake eta, horrenbestez, piezen arteko tartea.
  • Ahoko ohitura txarrak: esate baterako, hatz lodiaren zurrupatzea.

Ondorioak

Diastemak arazoak sor ditzake ez bakarrik aho-eremuan, baizik eta osasun-egoera orokorrean. Hortz-oietan lesioak eta kariesen agerpena jasateko arriskua handitzeaz gain, hortzen arteko tarte hori mantentzeak ondorioak eduki ditzake hizkeran edota bizkarrezurreko- buruko edo belarriko-mina eragin dezakeen hozkadura desegokia.

Tratamenduak

Espezialistak erabakiko du zein tratamendu den beharrezkoa diastema zuzentzeko, beti ere kontuan hartuta kasua eta pazientearen testuingurua.

  • Ortodontzia: ohiko metodoa da. Modu honetan, hortzak apurka-apurka mugitu eta euren arteko tartea itxi daiteke.
  • Hortz-inplanteak: hortz-baten gabeziak sortu badu diastema, tratamendu hau burutzen da.
  • Estalkiak: gure hortzaren kolorea duten plaka antzerakoa da eta haginaren gainean bertan ezartzen da hortzei itxura trinkoagoa emateko.
  • Frenektomia: frenuluak eragin badu diastema, interbentzio kirurgikoa ezinbestekoa da, izan ere, operazioak frenuluaren birkokapena ahalbidetuko du eta bide batez ere, dagokion tamaina eman.

Diastemarik badaukazu eta orain arte ez bazara konturatu anomalia honek dituen ondorioez  eta arazoa konpondu nahi baduzu, ez ezazu zalantzarik eduki eta hitzordua hartu Ortiz-Vigón Klinikan.