II Dental Campus Kongresua

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Hilabete bakarra geratzen da PerioCentrum Academyk antolaturiko II Dental Campus Kongresua ospatzeko. Aurrekoetan azaldu dugun moduan, ekitaldia hurrengo martxoaren 16an izango da Madrilgo Haginlarien Elkargoko egoitza nagusian eta oraindik ere zabalik dago izena emateko epea. Egunak aurrera joan diren heinean, berez ezberdina den kongresuan parte hartuko duten hizlariak eta moderatzaileak konfirmatu dira.

Folleto programa II Congreso Dental Campus

II Dental Campus Kongresua: hizlariak eta moderatzaileak

Ezberdina dela diogu sare sozialetan sustariko debatetik jaio delako. Ezberdina dela diogu egun bakarrean ezagutzaren elkarbanaketa bultzatuko duten 19 hizlari eta moderatzaile batzen ditugulako. Ezberdina dela diogu denbora luzez eztabaida kritikoa eta interaktiboa sustatuko delako. Francisco Teixeira, Jesús Isidro, Carlos Mas, Javier Fábrega, Leticia Sala, Ramón Lorenzo Vignau, Alberto Salgado, Ernest Lucas Taulé, Fabio Vignoletti eta Pablo Galindo dira hizlariak.

Gainera Carlos Parra, Salvador Gallardo, Eduardo Vazquez, Armando BadetGustavo Cabello, Eugenio Mª Cordero, Alfonso Oteo, Alberto Ortiz-Vigón (Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko zuzendari klinikoa) eta Daniel Rodrigo izango dira moderatzaileak.

Tarifa abantailatsuak

Tarifa murriztuaz gozatzeko epea aurreko urtarrilaren 31an amaitu bazen ere, oraindik ere abantaila gehiago aurkezten ditugu odontologiaren arloko ezen profesionalik kongresua galdu dezan. PerioCentrum-eko ikasle oihek eta Bizkaia, Gipuzkoa, Segovia eta Madrilgo haginlarien elkargoetan izena emanda dutenek %10eko deskontua daukate izen-ematean. Bestalde, ikaslea bazara, honako abantailak dituzu.

  • 45€ko tarifa: gradua ikasten dauden ikasleentzat.
  • 72€ko tarifa: batera izena ematen duten 10 pertsonez osatutako taldeentzat.
  • 90€ko tarifa: 30 urtetik beherako graduondoko ikasleentzat.
  • Eta ikaslea ez bazara, lor ezazu beka gure patrozinatzaileekin.

Esan beharra dago, inskripzioen bitartez lortzen diren diru-sarreren parte bat Smile is a Foundation erakundera bideratuko direla.

Informazio gehiago nahi izatekotan jar zaitez gurekin harremanetan. II Dental Campus Kongresua: sare sozialetatik taula gainera. Galduko al duzu?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]