Medikamentuek ahoan sor dezaketen 5 efektu

[vc_row][vc_column width=”3/4″ css=”.vc_custom_1484736490173{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”][vc_column_text]Tomar medicamentos cuando se está resfriado

Katarroak, burutik beherakoak, gripeak eta bestelako gaitz antzekoak ohikoak dira hotz-garai honetan. Normalean, egoera hauetan hobera joateko, medikuak errezetatutako medikamentuak zein preskripziorik gabe farmazian erositakoak hartzen ditugu. Ez-ohiko egoera hauetan hartzen ditugun pilulez gain, batzuek bestelako medikamentuak ere hartu behar dituzte gaitz jakinak kontrolatu edo sendatzeko zuzenduta dauden tratamendu luzeetarako.

Gure bizitzan zehar hartzen ditugun botiken kantitatea egokia den edo ez oinarritzat duen eztabaida alde batera utzita, iritzi anitz ezberdinak sortzen dituena, ukaezina da farmakoek arrastoa uzten dutela gure ahoan. Hori bai, garrantzitsua da azpimarratzea medikamentu guztiek ez dutela efektu berbera sortzen pertsona guztien kasuan. Ikusi ditzagun zeintzuk izan daitezkeen aho-eremuan agertu daitezkeen efektuak:

1. Ahoko-lehortasuna:

Ez dirudi garrantzitsua baina listua ezinbestekoa da gure aho-eremuaren funtzionamendu egokirako. Efektu zehatz hau sor dezaketen medikamentuak ugariak dira, baina horietako batzuk dira, besteak beste, antidepresiboak, antihistaminikoak, asma arnasgailuak, kongestioaren aurkakoak edo muskuluetako lasaigarriak.

[/vc_column_text][vc_column_text]

2. Txantxarrak: 

Xarabeak, eztularen aurkako karameluak edo bitaminak, gozogarriak dituzten medikamentuak dira eta horrek txantxarrak pairatzeko arriskua handitzen du. Ez ahaztu hortzak garbitzeaz hauek hartu ostean.

3. Hortz-oi alteratuak:

Antikoagulanteen eta odol-zirkulazioa hobetzeko bideratuta dauden medikamentuen ahorakina dela eta, odol-jario ugariagoan nabaritu daiteke aldaketa. Bestalde, hortz-oiek handipena ere jasan dezakete kaltzio kanalen blokeatzaileak direla eta, hipertentsioa eta migrainak tratatzeko erabiliak.

[/vc_column_text][vc_column_text]

4. Ultzerak: 

Zauri gogaikarri hauek mota desberdinetako farmakoak hartzeagatik agertu daitezke. Hain ohikoak diren aspirina eta ibuprofenotik hasita, kimioterapiarako medikamentuetara arte.

5. Aho-hatsa:

Antibiotiko batzuek nolabaiteko ondoeza eragiten dute sabelean eta ondorioz, behin-behineko aho-hatsa eduki dezakegu. Arazo hau konpontzeko lagungarria izan daiteke babesle gastrikoak hartu eta antibiotikoaren ostean hortzak garbitzea.

[/vc_column_text][vc_column_text]Informar a sus doctores de la medicación

Beraz, medikamentuak eskatzen dituen tratamenduren bat jasotzen ari bazara, ez larritu aldaketarik sumatzen baduzu. Garrantzitsuena, norberak bere kontura botikak ez hartzea eta medikuari zein farmazeutikoari, medikamentuak errezetarik ez badauka, galdetzea da. Botikak hartzea beharrezkoa izan daiteke, baina baita kaltegarria ere kontrol barik egiten bada. Bide batez, gogorarazi nahi dugu zein garrantzitsua den zure dentistari jakinaraztea medikamentuak hartzen gaudela, izan ere, eremu desberdinetako profesionalen koordinazioak osasunarekin zerikusia duen edozein prozesu erraztu dezake.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″ css=”.vc_custom_1484736478862{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]