Halitosia edo… zergatik dauka nire hatsak usain txarra?

halitosis mal aliento

Helduen kopuru handi batek halitosia pairatzen du, hau da, usain txarra somatzen zaio ahoan. Egoera honek bizitza guztiz normala edukitzea zailtzen du. Halere, arazo hau sortzen dituen arrazoiak zeintzuk diren jakinda ekidin ahal izango ditugu.

Halitosia edukitzeko arrazoiak ugariak eta tankera oso ezberdinekoak izan daitezke. Horietako bat, ohikoenetarikoa: goizeko hatsa. Lo gauden bitartean, txistuaren fluxua gutxitu egiten da eta horrek egunean zehar sortzen ez diren bakterien agerpena ekar dezake. Bakteria hauek kirasdun gasak sortzen dituzte.  Hortzak lehortzen dituzten medikamentu zehatzen kontsumoak efektu berbera sortzen dute. Bakterien pilaketek txantxarrak eragiten dituzte, eta hauek, era berean, usan txarreko hatsa. Berriro ere, gure kiderik preziatuena egoera hauek saihesteko, hortzetako garbiketa da.

Nolabait esateko, hatsaren kalitatea txarrera egiten du adinarekin. Listu-guruinak euren funtzioa galtzen dute denborarekin eta honek txistuaren kalitate eta kantitateari eragiten dio. Hortzetako protesi mugikorrak erabiltzekotan oso garrantzitsua da gauean, lotara joateko orduan, aparatua kentzea, usan txarra sortu bait dezakete.

Gure dietarekin harremana duten arrazoiak ere badira eta hauek era errazagoan kontrola ditzakegu. Badakigu kipula, baratxuria, alkohola eta bestelako jaki eta edariek arnasa kirasten dutela. Mota honetako elikagaiek maila gastrointestinalean xurgatu, metabolizatu eta birikietatik kanporatuak diren osagaiak dituzte.

Ezin ahaztu kirasdun hatsa edukitzeko arrazoien artean gure areriorik txarrena: tabakoa. Erretzeak hats oso konkretua sortzen du, hainbat egunetan zehar luzatu daitekeena.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: