[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Aurtengo International Team for Implantology-ren (ITI-ren) Study Club Bilbao ikastaroak hasi berri dira. ITIk (inplantologiaren eta bestelako arloen ezagutzaren hedapena eta promozioa sustatzea helburu duen implantologiaren arloko profesionalen elkarte globalak) bultzaturiko eta bermaturiko trebakuntza-saioak dira Study Club-ak. Odontologiaren azken berriak ezagutzeko, kasu klinikoen eztabaida sustatzeko eta networking testuinguruak eratzeko helburua daukate Study Club-ek. Bilboko Study Club-eko saio edo modulu desberdinak antolatzeaz arduratzen den zentro odontologikoa da Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao. 2018ko lehen modulua, Terapia Periodontal Birsortzailea. Hortzak VS Inplanteak. Teoria eta zuzeneko kirurgia, harrera bikaina izan du partaidetzaren aldetik eta pazienteari egindako ebakuntza ondo joan da.
Kasu erreala: terapia periodontal birsortzailea
Alberto Ortiz-Vigón eta Erik Regidor doktoreen zuzendaritzapean, ITIren lehen Study Cluba periodontzian eta inplantologian espezialista den Ortiz-Vigón doktoreak burututako zuzeneko kirurgiarekin hasi zen:
[/vc_column_text][vc_message]
Kirurgia edo terapia periodontal birsortzailea, gure klinikara urtereko hortz-azterketa egitera etorri zen pazienteari egin zaio. Azterketa horretan, 42ko distalean akats periodontal angeluarra antzeman zitzaion. Zundaketa egiterakoan, pazienteak 13mm-ko zundaketa patologikoa erakusten zuen. Gerora eta oinarrizko terapia periodontala egiten ostean, 10mm-tara eta 2ko atzeraldia aurkeztu zuen.
Prozedura honakoa izan da: defektuaren hezur barneko osagarriaren tratamendua burutu kirurgia periodontal birsortzailearen bitartez. Horretarako, esmaltearen matrizetik eratorritako proteinak erabili dira eta gainera, defektuaren angelua dela eta, xenoinjertoa beharrezkoa izan da koaguloari oreka eman eta ehun-bigunak kolapsatu ez daitezen.
Erabilitako teknikari dagokionez, papilaren zainketaren teknikaren ordez sarbide apikala erabili zen trataturiko eremua estetikoa delako eta gainera, erabilitako teknikarekin, defektua ondo garbitzeko eta granulazio-ehuna erabat kentzeko aukera dagoelako.
[/vc_message][vc_column_text]
Ebakuntzan zehar, Ortiz-Vigón doktoreak ebakuntzaren garapenaren inguruan azalpenak eman ditu, terapia periodontal birsortzailea gauzatzeko beharrezkoak diren prozeduren eta bere lan-metodologiaren inguruko azalpenak emanez. Bitartean, ebakuntza-gelaren ondoko gelan, bertaratutakoek kirurgiaren eboluzioaren inguruko iritziak trukatzen zituzten.
Coffe break tartearen ondoren, saioari berriro ekin zitzaion terapia periodontal birsortzailean ikuspegi teorikoa lantzeko. Oraingoan Erik Regidor doktorea izan zen elkarretaratzearen zuzendaritza bere gain hartu zuena. Egiazko hainbat kasu kliniko aurkeztu zituen eta bide batez, partaideen artean eztabaida sortu zen burutu zitezkeen tratamenduen inguruan. Labur esanda, odontologia jardunaldi dinamikoa izan zen, zeinetan eztabaida etengabea eta konstruktiboa izan zen, batez ere bertaratutakoen partaidetzari esker. Azken finean, ITIren Study Clubek hogeina profesional besterik biltzen ez badituztre ere, saio honen kalitatea etorritakoen paper aktiboaren eta sortzen den networking testuinguruaren arabera neurtzen da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu aurreko apirilaren 6an ITIren Study Clubeko lehen modulua ospazera hurbildu zineten lankide guztiei zuen jarrera bikainagatik. Valentziako CES Dental klinikako Raquel Loras doktoreari aipamen berezia egin nahi diogu, arratsaldean Study Clubean parte hartzeaz gain, goizean ere gurekin lanean egon zelako PerioCentrum Academyren bitartez eskatutako egoiliartza klinikoa burutzeko.
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”10062,10063,10064,10065,10066,10067,10068,10069,10070,10071,10072,10073,10074,10075,10076,10077″ img_size=”800×600″][vc_column_text]
Hurrengo saioa: apirilak 27
ITIko Study Club Bilbao-ren bigarren modulua egun gutxi barru ospatuko dela gogorarazi nahi dugu. Hurrengo apirilaren 27an izango da, ostirala, arratsaldeko 15:00retatik 20:00ak arte. Oraingoan, Francisco Martínez Rus doktore eta irakaslea izango da gurean hizlari moduan. Martínez Rus madrilgo Unibertsitate Konplutensean Odontologian Doktore da eta unibertsitate berbereko Aho-aurpegiko Protesiko Unibertsitate Magisterra da. Modulu honetan Gaizki endodontziaturiko eta pronostiko txarreko hortzaren errestaurazioa gaia jorratuko da. Idatzi iezaguzu cursos@ortizvigon.com helbidera.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]