[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Aurrekoetan aipatu dugun moduan, heziketa da, ikerkuntza eta jarduera klinikoarekin batera, PerioCentrumen hiru zutarrietako bat. PerioCentrum Academyren ikasturtea orain dela aste batzuk jarri zen martxan eta matxoko lehen asteburu honetan Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian kurtsoaren laugarren edizioa ospatu da Madrilen, arrakasta handiarekin.
PerioCentrumeko ikastaroak ebidentzia zientifikoan oinarritzen dira eta kurtsoetan parte hartzen dutenek zehatz-mehatz nehar duten ikas dezaten disenaitu dira. Horretarako, PerioCentrum Academy-k periodontzia eta inplanteetako heziketan hamar urte baino gehiagoko eskarmentua duten adituen taldea dauka. Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian kurtsoan, esate baterako, PerioCentyrum klinikak zuzentzen dituzten mediku ia guztiek hartu dute parte.
Hiru egun bizi
Martxoaren hasieran gauzatu den kurtso hau hiru egunetan zehar luzatu da, ostegunetik larunbatera arte alegia. Ikasleek aukera izan zuten jarduera klinikoan burutzen diren ehun gogorren berreraiketa teknikarik eguneratuenak eta erabilienak ikasteko. PerioCentrum Segoviako Alfonso Oteo Pérez, PerioCentrum Guadalajarako Daniel Rodrigo eta PerioCentrum Verona eta Madrileko Favio Vignoletti doktoreak izan ziren ikastaroari hasiera ematearen arduradunak martxoaren 2an.
Eremu praktikoan oinarritu zen bigarren jardunaldia. PerioCentrum Avila eta Madrileko Ramon Lorenzo Vignau, PerioCentrum Segoviako Alfonso Oteo Pérez, PerioCentrum Guadalajarako Daniel Rodrigo, PerioCentrum Verona eta Madrileko Fabio Vignoletti eta PerioCentrum Bilbaoko Alberto Ortiz-Vigon doktoreak izan ziren irakasleak. Alde teorikoa praktikara eraman ahal izan zuten ikasleek, animaleen moldeekin lan eginez eta doktorren taldearen etengabeko ikuskapenarekin.
Heziketa-zikloari amaiera emateko, Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian ikastaroaren laugarren edizio honek PerioCentrum Avila eta Madrileko Ramon Lorenzo Vignau doktoreak buruturiko zuzeneko kirurgia antolatu zen. Esan bezala, hiru egun oso bizi, zeinetan alderdi teorikoak zein praktikoak garrantzia bera eduki duten. Bestalde, aipamen berezia Bonfanti&Gris Instrumental, Nobel Biocare eta Dentsply Sirona kolaboratzaileei.
Hurrengo edizioa
PerioCentrum Academyko ikastaroak mugatuak izan ohi dira partaideen kopuruari dagokionez, 15 pertsona gehienez onartzen baitira. Modu honetan, ikasleek aukera dute behar dutena benetan ikasteko eta gure doktoreen arreta ia esklusiboa bereganatzea. Denborari onura gehien ateratzea Periocentrumen eskaintza formatiboaren arauetako bat da.
Ondorioz, ikastaro honetan interesa daukatenek beste aukera bat edukiko dute datorren azaroaren 16, 17 eta 18an Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian kurtsoaren bosgarren edizioan parte hartzeko. PerioCentrumen eskaintza formatiboaz gehiago jakin nahi al duzu? Egizu klik hemen.
[/vc_column_text][vc_empty_space][vc_gallery interval=”3″ images=”5710,5707,5708,5690,5667,5709,5668,5680,5679,5666,5665,5701,5700,5702,5664,5691″ img_size=”800×450″ onclick=””][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]