PerioCentrum Bilbaok 2017ko Study Cluben hasiera hartzen du

Study Club-ek hasiera eman dio aurtengo programari osatzen duten lehenengo moduluaren inguruko saioaren burutzearekin batera. Study Club-en egitaraua urte naturalean zehar ospatzen diren lau bilerek gauzatzen dute. Horietako lehenengoa Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao-n egin da, Alberto Ortiz-Vigón eta Erik Regidor doktoreen zuzendaritzapean.

Lehen moduluak Inplanteetako Errehabilitazio Konplexuak gaia jorratu du eta Victoria Sánchez D’Onofrio doktorea aritu da irakasle modura. Sánchez D’Onofrio anderea Odontologian Lizentziatua zen Madrilgo Unibertsitate Europarrean. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eskuratu zuen Inplantoprotesien Graduondokoa. Bestalde, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean ikasi zuen Aho Inplantologia: kirurgia, periodontzia eta protesia Masterra. Bere jarduera klinikoaz gain, askotan aritu da Sánchez D’Onofrio hizlari gisa estatu zein nazioarte mailan. Izan ere, 2013 urtean SEPAren klinika arloko aho-komunikazio piezarik onenaren saria eskuratu zuen.

Modulo 1 Study Club
Modulo 1 Study Club

25 pertsona inguruk hartu dute parte Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao-n ospatu den 2017ko Study Club-eko lehen saioan. Mediku, mantentze-periodontalaren arduradunak eta klinika laguntzaileak izan dira gure artean. Halere, moduluak osatzen dituzten taldeak txikiak izan ohi dira, partaideen eta irakaslearen arteko elkarrekintza sustatu nahi baita.

Gorago azaldu dugun moduan, aurtengo Study Club-en programa bestelako saioek ere osatuko dute urtean zehar:

  • Tratamendu- eta prenbentzio-periodontalaren eguneratzea: antimikrobianoen erabilera arrazionala. David Herrera Dr., Odontologoen Kolegioan, ekainak 9.
  • Peiinplantitisaren eguneratzea: tratamendu ez-kirurgikoa eta kirurgikoa. Antonio Liñares Dr., urriak 20.
  • Inplanteen inguruko behin-behineko Hands On. Ignacio Charlen Dr., azaroak 24.

Hemen uzten dizkizuegu saioaren argazki batzuk:

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: