[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
PesMes Sariak
Komunikazioa mimo handiarekin zaintzen saiatzen garen gure eguneroko lanaren alderdietariko bat da. Azken finean, guztiarekin komunikatzen dugu. Klinikaren estetikatik hasita, eskura jartzen ditugun baliabide materialetatik igaroz eta web-orrian zein sare sozialetan agertzen dugun informazioan amaituz. Badakigu asko dugula hobetzeko, baina pozik gaude PesMes Sarietako (Master Marketing Sariak) proiektu hautagaietako bat izan garelako. Euskal Herriko Unibertsitateko Marketing eta Zuzendaritza Komertziala Masterreko Graduatuen Elkarteak atolatzen ditu sari hauek, EHUko Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren laguntzarekin.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Gure hautagaitza
Sari hauek, bi urtean behin antolatzen direnak, bere zentzurik zabalenean marketingaren eremuan edozein mota eta tamainuko markek, enpresek eta bestelako erakundeek zein profesionalek egiten duten lana modu publikoan aitortu, bultzatu eta zabaldu nahi dute. Hiru kategoria-sari ezberdintzen ziren: “Ekintza osoa”, marketing eta komunikazio poriektu globalentzat, “Ekintza espezifikoa”, lan-konkretuagoentzako sariak eta “Micropyme”, 10 langile baino gutxiagoko enpresek egindako lanentzako saria.
Gure hautagaitza, “Ekintza espezifikoa” kategorian sailkatua, klinikaren irudi korporatiboaren diseinu berria eta #ThinkingPerio filosofia hori agerian jartzen duten komunikazio-ekintzak azpimarratzea izan zuen oinarri. Filosofia hori zorroztasunaren zainketa artatasuan, zintzotasunean eta bikaintasunean oinarritzen da. Ikuspegi horrek eraldatze-prozesu osoa ekarri du ikus-eremuan eta gure klinikaren komunikazioan.
Guztira, 14 kandidatura eta 23 proiektu. Nahiz eta saririk ez eskuratu, plazer handia izan zen zeremonian parte hartzea eta gure pazienteetara eta kolaboratzen dugun profesionaletara gerturatuko gaituzten komunikazio-teknika berriak ikastea. Zorionak irabazleei!
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]