Oporretan eta zertxobait endredaturik…

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_single_image image=”3528″ img_size=”450×250″][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]

Oporretan goaz deskonektatzeko intentzioarekin eta bai ederto egiten dugula… Hain ondo, hortzak garbitzea ere ahaztu egiten dugula! Aho osasunaren inguruan Espainian burututako ikerketa baten arabera, herenak ez da ahoko higieneaz oroitzen etxetik kanpo dagoenean.

[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_column_text]

Ikerketak azalduriko ondorioak kezkagarriak dira: biztanleriaren %63 arduragabetu egiten da higiene gaietan etxetik kanpo. Ez hori bakarrik, %21,7k adierazten du ez dituela haginak garbitzen kalean badago.

Badirudi espainiarren gehiengoa jakinaren gainean dagoela ahoaren garbiketaren inguruan: %74 ados dago jatetxean jan osteko hortzak garbitzearen ohiturarekin. Hala eta guztiz ere, momentua ailegatzen denean, soilik %65 garbitzen dituzte hortzak bazkaldu eta gero. Bestalde, otorduen artean jan ondoren ez dago horretarako ohiturarik eta biztanleriaren %25 bakarrik uste du egin beharko litzatekela.

Ikerketa, etxetik kanpo aho osasunari dagokionez hartzen diren ohiturei buruz Espainian egiten den lehenengoa, Espainiako Hortz Fundazioa-k (FDE gazteleraz), Espainiako Dentisten Kontseilu Orokorra-k eta Aho-hortzen Garbitzaileen Espainiako Federazioa-k buruturikoa da, Orbit®pro-ren laguntzarekin (aho-hortzen osasunaren arloko profesionalen elkarkidetza programa). Datu hauek eskuan izanda, ezin diogu prebentzioari dagokion enfasia emateari utzi, beti bezala, eta oporretan, inoiz baino gehiago. Garai honetan, zentzu guztietan erlaxatu egiten gara, baita gure elikadurari erreparatzen diogun arretan: azukreak, freskagarriak, zitrikoak… Uda garaian ezin ditugu ohitura onak alde batera utzi. Gozatu ditzagun oporrak baina hortz-eskuila etxean laga barik!

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]