Ongi etorri Iñaki Suárez Dr.!

Bienvenido Dr. Iñaki Suarez

Hona hemen…

Pozaren poz gaude aurrera egiten eta hazten jarraitzen dugulako. Aurreko asteetan zehar atsegin handiz komunikarazi dizuegu Jordi Navarro eta Lidia Zarzuela doktoreen kidetzea eta oraingo honetan, periodontzia eta inplanteetako gure espezialista berria ezagutu ezazuen nahiko genuke: Iñaki Suárez doktorea.

Esperientzia

Iñaki Suárez doktoreak, sortzez Donostiakoa, batez ere bertan burutu du bere karrera profesionala. Bere ibilbide profesionala odontologiaren espezialitate anitzetatik igaro da: protesi egonkor eta aldagarrien lantzea, ondotologia kontserbadorea, endodontziak, mota ezberdinetako tratamendu periodontalak (kirurgiak barne) edota inplantologia izan dira Suárez doktoreak jorratu dituen esparruak. Gure taldean ordea, periodontzia eta inplanteetako espezialista modura arituko da. Baina ez hori bakarrik. Gure kide berria irakaslea ere bada, hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateko Periodontzia eta Inplanteak Masterrean eta ITECO-Alcaláko Aho-Inplantologiako Masterrean. 

Heziketa

Taldeko kide berria aparteko profesionala da. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean Odontologia Lizentziatura burutzen zuen bitartean, Barneko Ikasle aukeratu zuten Medikuntza Fakultateko Kirurgia Sailerako (lehena eta bakarra aukeratua). Bestalde, Suárez doktoreak Madrilgo Unibertsitate Konplutensean burutu ditu goi-ikasketak: Zientzia Odontologikoetan Masterra eta Periodontzia eta Inplanteak Masterra. Azpimarragarria da sektoreko ekimenetan daukan inplikazio aktiboa. Horietako ekimen batzuk honako hauek dira: Midwinter Meeting (Chicago), American Prosthodontic Society Annual Meeting (Chicago), Advanced Esthetic Dentistry (Mauro Fradeani) eta SEPA kongresua (2012, 2013, 2014, 2015, 2016), finalista izatera helduz SEPA Valladolid 2014-an (Poster formatua).

Hori dela eta, Suárez gurekin izateaz pozik egoteaz gain, izugarri alaitzen gaitu pazienteekiko zerbitzua hobetzen lagunduko gaituen profesionala gure artean edukitzeak. Ongi etorri Ortiz-Vigón Klinikara!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.