[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Nazio Batuen egutegi ofizialaren arabera, gaur irailak 5 Benefizentziaren Nazioarteko Eguna da. Erakunde internazionalak bere weborrian azaltzen duen moduan, benefizentziak elkarrizketaren, solidaritatearen, elakr ulertzearen eta garapenaren motore gisa jardun dezake, baita “krisi humanitarioen efekturik txarrenak arindu dezake, osasun-arreta zerbitzu publikoen osagarri izan, eta hezkuntzaren, etxebizitzaren eta haurtzaroaren babesle bezala jardun”. Gauzak horrela, aukera aprobetxatu nahi dugu Smile is a Foundation giza-elkartearen koktel solidariorako gonbidapena luzatuz.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Elkarte bakarra, proiektu anitz eta ilusio mordoa
Smile is a Foundation elkarteak laguntza humanitariorekin erlazionaturik dauden esparru biosanitarioko proiektuak sustatu, antolatu eta koordinatzen ditu. Bere helburua garapen bidean dauden herrietan kooperazioaren eta nazioarteko garapenaren inguruko ekimenak burutzea da. Fundazioaren desira da pertsona ahulen eta dohako osasun-zerbitzuak eskura ez dituztenen beharrizanak asetzea. Eremuan bertan egindako hainbat espedizio burutu ostean, esan daiteke talde sanitarioa osatzen duten medikuek 10.000 paziente baino gehiago tratatu dituztela eta 25.460 baino tratamendu odontologiko gehiago egin dituztela. 2015. urtean, ikusmenaren osasun zerbitzuarekin hasi ziren eta jadanik, 2.000 pazienteri inguru egin zaie azterketa eta 2.640 betaurreko inguru banatu dira ikusmen arazoak dituen biztanleriaren artean, bai graduatuak zein eguzkikoen artean.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Keinu solidario batek asko egin dezake
Halere, elkartearen zuzeneko eginkizunarekin jarraitzeko, beharrezkoa da espedizioaren burutzea bermatuko duen diru batzea. Horregatik, hurrengo irailaren 29an Madrilen ospatuko da diru hori batzeko xedea edukiko duen koktel benefikoa. Zimbabweko gunerik gutxietsituenetako biztanleen aho-osasunaren hobekuntzan lagundu nahi duen orok ateak irekiko edukiko ditu. Festa gaueko 21:00etan hasiko da eta sarrerak 30 euroko prezioa dauka. Non? Fuentelarreyna 14n. Galduko duzu?
[/vc_column_text][vc_empty_space][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]