Kirola, gaixotasun periodontalak eta hortzetako osasuna

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Kirola egiten badugu, hortzetako osasuna, eta beraz, hortz-oietako osasuna kontrolatzea, elikadura zaintzea bezain garrantzitsua da. Batez ere, goi-mailako kirolarien antzera, errendimendurik gorena bilatzen badugu.

Nahiz eta gai honen inguruan dokumentazio luzerik ez egon, gero eta ebidentzia gehiago daude hortz-oietako osasunak aktibitate fisikoaren produktibitatean daukan eragin zuzenaren inguruan. Eta alderantziz ere, kirolak eragina dauka gure hortzetako osasunean, eta ondorioz, baita gure hortz-oietan ere.

Gaixotasun periodontalak

Has gaitezen, hortaz, kirol-errendimenduari eragiten dioten gaixotasun periodontal horiek zeintzuk diren identifikatzen eta aztertzen.

Gaixotasun periodontalak hortz-oiei eragiten dieten horiek dira. Ohikoak izaten dira. Ahoan ditugun eta bata besteari transmititu daitezkeen bakterien ondorioz edo gaixotasuna pairatzeko minberatasun genetikoa dela eta sortzen dira. Bakteria hauek egoki kanporatzen ez direnean hortz-oiei kalte egiten diete, hauen azpitik hedatuko den hantura sortuz. Hanturak, hortzak eusten dituzten hezurra eta ehunak suntsitu ditzake, haginaren pronostikoa okerragotuz.

Patologiaren egoeraren arabera, gaixotasun periodontala gingibitisa edo periodontitisa bezala sailkatu dezakegu. Gingibitisa gaitzaren gainazaleko egoera da, itzulgarria beharrezko neurriak hartzen badira. Periodontitisa, ordea, ondorengo garapen-fasea da. Haginaren galera ere jasan daiteke gaixotasun periodontalaren fase honetan, bestelako arazo sistemikoak ere kausatuz. Hau da, gaixtoasun periodontalak, hantura sortzen duten infekzioak diren heinean, hortz-oiei eta gorputz osoari eragiten diete, diabetesa, gaixotasun koronarioak, arnasketa-gaitzak edo ohiko desorden muskularrak eta artikularrak bezalako osasun-arazoak mesedetzen dituen hantura-egoera orokorra sortuz.

Osasun periodontalaren eragina kirol-errendimenduan 

Gure kirol-aktibitateari eragiten dioten gaixotasun periodontalak identifikatu ostean, aipatu dezagun osasun-periodontalaren eragina kirolean. Gaixotasun periodontalak honako egoerak kausatu dizateke:

  • Sistema kardiobaskularraren asaldura.
  • Diabetesaren asaldura metabolikoa.
  • Arnasketa funtzioaren asaldura arnasteko arazo kronikoak dituzten pertsonen kasuan.

Eta nola itzultzen da gorputz osoko gaixotasun periodontalaren eragin-kate hau? Sinplea da, horrek guztiak gure kirol-gaitasunaren asaldura esan nahi du. Kontrolatu gabeko gaixotasun periodontalak modu negatiboan eragiten badio gure osasun-egoera orokorrari, gure gaitasun fisikoa, ezinbestean, kaltetua suertatuko da.

Kirol-praktikaren eragina osasun periodontalean

Deporte y salud dental: una mala oclusión puede provocar problemas de desequilibrio, tan importante en algunas disciplinas como el ballet

Eta nola eragiten du ariketa fisikoak gure hortzetako osasunean? Hainbat ikerketen arabera, erregulartasunez kirola praktikatzen duten pertsonek arrisku gutxiago daukate periodontitisa bezalako gaixotasunen agerpena errazten duten hantura prozesuak jasateko. Zergatik? Kirola egiteak estresaren eta hanturaren aurrean gorputzak duen erantzuna hobetzen duelako, eta horrenbestez, gaixotasun periodontalen aurren eduki daitekeen erantzuna.

Kirol profesionalak: hortzetako osasunaren kausa eta efektuak

Nahiz eta harreman zuzena ez izan, gaixotasun periodontalak bezalako arazoak eta bestelako hortzetako gaitz orokorrak kirol-errendimenduaren minimizazioari lotzen zaie:

  • Oklusio txarra → oreka-gabezia.
  • Masailezurreko tentsioa → mina lepoan eta sorbaldan.
  • Aho-hortzetako infekzioa → gainkarga muskularra eta kirol-lesioen kronifikazioa.
  • Murtxikatze txarra → kirolariaren potentzia energitikoaren beherakada.

Hortzetako osasun urria kirolarien artean

Kirol arlo desberdinetako goi-mailako kirolari talde anitzak aztertu zituzten Britainia Handiko ikerlari talde baten (Ashley eta col. 2015) azterlanaren arabera, goi-mailako kirolarien hortzetako osasuna desegokia dela ondorioztatu zen:

  • traumatismoen prebalentzia %14 eta %47 artekoa zen.
  • hortzetako txantxarraren prebalentzia %15 eta %75 artekoa zen.
  • hortzetako erosioarena %36 eta %85ekoa.
  • periodontitisareba %15koa.

Ikerlari talde berdinak (Needleman eta col. 2013) Londresko Joko Olinpikoetan parte hartu zuten 278 kirolarien aho-hortzetako osasunaren azterketa egin zuen, hurrengo datuak azpimarratuz:

  • %55ak txantxarrak zeuzkan.
  • %45ak hortzetako erosioa zeukan.
  • %76ak gingibitisa pairatzen zuen eta %15ak, periodontitisa.

Beraz, kirola egiten baduzu eta errendimendurik handiena eduki nahi baduzu, ez ezazu zure aho-hortzetako osasuna zabartu, pentsatzen duzuna baino garrantzia handiagoa dauka. Ez ezazu itxaron, deitu gaitzazu edo ordua hartu gurekin. 

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]