Gure doktoreek egindako ikerketa-lana, NLM-ean publikatua

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]Un nuevo estudio de investigación de nuestros doctores publicado en la NLM

National Institute of Health erakunde prestigiotsuaren National Library of Medicine-ek “Histomorphometric and immunohistochemical evaluation of collagen containing xenogeneic bone blocks used for lateral bone augmentation in staged implant placement” ikerketa-lana batzen du.

Azterlanean egin dute lan Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko Alberto Ortiz-Vigón doktoreak, Martínez-Villa doktoreak, PerioCentrum Donostia eta Bilbaoko Iñaki Suárez doktoreak, PerioCentrum Madril eta Veronako Fabio Vignoletti doktoreak eta Sanz doktoreak. 

Laburpen dokumentalean azaltzen den moduan, hezur-bloke xenogenikoak dituzten kolagenozko propietate hezur-eroaleak zalantzazkoak dira oraindik ere. Ikerketa kliniko prospektibo honen helburua alboko hezur-handitze prozeduretarako hezur-mentuetan erabiltzen diren propietate hezur-eroaleen efektu histologikoak aztertu eta ebaluatzea izan da.

Klikatu ezazu hemen azterlan osoa irakurtzeko.

Gure medikuek burutako beste edozein ikerketa irakurri nahi izatekotan, gure weborrian irakur ditzakezue.

National Institute of Health eta  National Library of Medicine-en inguruan

National Institute of Health Estatu Batueetako ikerketa erakundeen elkargo bat da, azterlan zientifikoetan oinarritzen dena. 1887an sortua, erakunde hau munduko ikerketa medikoko gunerik garrantzitsuenetako bat da. Bestalde, National Library of Medicine edonolako dokumentazio zientifikoa gordetzen duen liburutegirik handiena da.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]