[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_empty_space height=”7px”][vc_single_image image=”2811″ img_size=”450×260″][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text]
Laster amaituko da ikastaroa, haur-eskolek ateak ixten dituzte eta oporrak hasten dira. Guraso askok udako geldialdia aprobetxatzen dute haurrak dentistarenera eramateko. Aho-hortzetako osasuna arduratzen gaituen gaia da eta askotan dudak planteatzen zaizkigu umetxoen ahoaren zainketaren inguruan. Horietako batzuk saiatuko gara argitzen post honetan:
[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][vc_column_text]
Zein adinarekin joan behar dira haurrak dentistarenera?
Onena da haurrak urtebete duenean lehen aldiz egitea bisita dentistari. Egia da haurrak oraindik ez dituela ezta hortz guztiak ere, baina gomendagarria da lehen bisita prebentibo hori egitea.
Zenbat urterekin agertzen dira haginak?
Lehenengo aginak ateratzen erdiko ebakortzak dira, 6. hilabetetik aurrea alegia. Lehenik eta behin behealdekoak agertuko dira eta gero goialdekoak. 8. hilabetetik aurrera, aldeetako ebakortzak agertuko dira.
Atzeko haginak, orokorrean, urtebete igaro ondoren irtengo zaizkio, 13 eta 14 hilabeteen artean. Normalean, 15. hilabetea bete arte ez dira betaginak agertuko. Azkenik, bigarren atzeko haginak umetxoak 2 eta 3 urte bitartean dituenean ikusi ahal izango dira.
Zenbaterainoko eragina dauka txupeteak haurraren ahoan?
Txupeteak berez ez dauka zertan inolako malformaziorik sortu behar hortzetan baldin eta umeak 3 urte dituenean erabiltzeari uzten badio. Epe hori arte, sortu ahal izan diren kalteei atzera buelta eman ahal zaie. Aipatutako adinetik aurrera haurrak txupetea erabiltzen jarraitzen badu, arazoak sortu daitezke aho-hortzetan.
Noiz jausten dira esne-hortzak?
Orokorrean, esne-hortzak 5 urteko adinarekin erortzen hasten dira. Agertutako lehen haginak, jausten lehenengoak ere izango dira. Orduan hasiko dira agertzen behin betiko hortzak. Eskuarki, hagin guztiak 12 urte inguru betetzean edukiko dira, nahiz eta haur batetik bestera garapenaren abiadura aldagarria den.
Nola ekidin haurrek dentistari dioten beldurra?
Txikienek hortzetako profesionalei dioten beldurra hobekien kentzeko modua bisitak modu naturalean tratatzea da. Dentistara joatea ohitzen baditugu, klinika-giroa gertukoa irudituko zaie. Bestalde, oso garrantzitsua da gurasoak eurek “dentistari bisita” egin behar dutenean azaltzen duten jarrera. Komenigarria izango litzateke helduenfobiak edo urduritasuna txikien aurrean ez erakustea edo komentario negatiborik ez egitea.
[/vc_column_text][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_row_inner][vc_column_inner][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column_inner][/vc_row_inner][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]