Maxibone H2020 Proiektu Europarra

Maxibone H2020 Proiektu Europarra

Alberto Ortiz-Vigón doktorea giza-akats handien hezur-birsorketara bideratutako muineko zelulen kultibatzearen bidezko zelula-terapian oinarritzen den Maxibone H2020 Proiektu Europarraren kalibrazio topaketan egon da. Ortiz-Vigon doktorea, Madrilgo Konplutense Unibertsitatearekin (UCM) Periodontzian eta Inplanteetan magisterra, unibertsitate bereko Periodontziako Masterrean irakasle kolaboratzailea eta UCMko ikertzailea da. Mariano Sanz doktorearekin batera hartu du parte batzar honetan. Izan ere, Sanz doktorea Periodontzian katedratikoa izateaz gain, UCMko Periodontzia eta Inplanteen Terapeutika programa espezializatuaren zuzendaria da.

Proiektuaren testuingurua: H2020 programa

Horizonte H2020 Europar Batasunak bultzaturiko ikerketa eta berrikuntza programa da. Aurrerapenen, aurkikuntzen eta mundu mailako hasikinen sortzaile izateko jaio da, laborategietan sortzen diren ideiak errealitatera eramanez. Esan bezala, Europar Batasunaren eta Europako Parlamentuko kideen babesa duen programa zientifikoa da hau.

Poyecto Europeo H2020 Maxibone - Dr. Ortiz-Vigón

Europako instantzien arabera, “ikerkuntzan eta berrikuntzan egin beharreko inbertsioa funtsezkoa da Europaren etorkizunerako eta horrenbestez, 2020 Europa Estrategiaren zutarrien artean egon behar du zentzuzkoa, jasangarria eta integratzailea den hazkunderako. Horizonte H2020 porgramak helburu horren alde egiten du ikerkuntza eta berrikuntza bateratuz eta bere programa lehentasunezko hiru arloetan egituratuz: «Bikaintasunezko Zientzia», «Industria lidergotza» eta «Gizartearen erronkak». Gauzak horrela, H2020 porgramaren helbur nagusietako bat Europar Batasuna nazioarteko ekintza zientifikoaren aktore nagusi bihurtzea da, Europako talenturik onenak erakarriz eta euren arteko elkargintza sustatuz. Horizonte 2020 (edo H2020) programaren oinarrien artean dago osasun arloko erronka zientifiko berriei aurre egitea.

Ortiz-Vigón doktorearen eginkizuna topaketan

Aipaturiko proiektu ondotologikoaren kalibrazio-topaketa Frantziako Nantes hirian ospatu da. Esan bezala, giza-akats handien hezur-birsorketara bideratutako muineko zelulen kultibatzearen bidezko zelula-terapian oinarritzen den proiektua da. Alberto Ortiz-Vigón doktorea work package leader moduan aritu zen ekitaldian, Europar Partzuergoaren eta Europajko Komisioko hainbat kideren aurrean hemendik aurrera eta 2021. urtera arte hainbat zentroren artean garatuko den proiektuaren protokolo klinikoa aurkezteko. Erronka profesional benetan erakargarria eta albiste paregabea bai komunitate zientifikoarentzat zein gizarte orokorrarentzat ikerkuntzaren eta garapenaren alde egiten den apustu hau.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on