EAO-SEPES Kongresu garrantzitsuan egongo gara

EAO-SEPES Kongresua: sektorearen hitzordu nabarmena

Clínica Ortiz-Vigón - PerioCentrum Bilbao presente en el Congreso EAO-SEPESAste honetan bertan ospatuko da Madrilen EAO-SEPES Kongresua. Hitzordua, urriak 5 ostegunean hasi eta hurrengo urriak 7 larunbatean amaituko dena, European Association of Osseointegration (EAO) eta Sociedad Española de Prótesis Estomatológica y Estética (SEPES) erakundeek elkarkidetzan antolatu dute. EAOren 26. Urteroko Topaketa Zientifikoa eta SEPESen 46. Urteroko Kongresua ospatzeaz gain, Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración (SEPA) eta EAO erakundeek batera antolaturiko Sinposio Bateratua burutuko da. Hortaz, esan genezake, EAO-SEPES Kongresua odontologia arloko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa dela eta ezin zenez beste modu batera izan, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao bertan egongo da modu aktiboan parte hartuz.

Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao partaide aktiboa izango da

EAO, SEPES eta SEPA erakundeen komite zientifikoek gai nagusi batean oinarritutako programa prestatu dute: Inplantologiaren 25 urte. Zer ikasi dugu?. Periodontzian eta Inplantologian espezialistak garenez, ezin genuen hitzordua galdu. Ez hori bakarrik, baizik eta partaide aktibo gisa arituko gara kongresuan.

Alde batetik, Alberto Ortiz-Vigón doktoreak hitzaldia eskainiko du datorren urriaren 6an “Flap design based on peri-implant defect characteristics” izenburupean eta kongresuaren programa zientifikoaren baitan aurkitzen dena.

congreso-eao-sepes-alberto-ortiz-vigon-3

 

congreso-eao-sepes-erik-regidor-1Halaber, aurreko egunean (urriak 5 osteguna), Erik Regidor doktoreak “Influencia de la altura del pilar protésico en los parámetros clínicos peri-implantarios. Estudio descriptivo retrospectivo observacional transversal” deituriko aurkezpena egingo du aho-komunikazio formatoan. Bestalde, Jordi Navarro eta Mariana González-Axpe doktoreek beren aurkezpenak ere burutuko dituzte, poster formatoan:  Navarro Dr.-ak “Necesidad de biomaterial en elevación de seno transcrestal” izeneko posterra aurkeztuko du eta González-Axpe Dr.-ak berriz, “Rehabilitación mínimamente invasiva de agenesias en paciente en etapa de desarrollo” . Lidia Zarzuela doktorea ere bertan egongo da.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on