[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
EAO-SEPES Kongresua: sektorearen hitzordu nabarmena
Aste honetan bertan ospatuko da Madrilen EAO-SEPES Kongresua. Hitzordua, urriak 5 ostegunean hasi eta hurrengo urriak 7 larunbatean amaituko dena, European Association of Osseointegration (EAO) eta Sociedad Española de Prótesis Estomatológica y Estética (SEPES) erakundeek elkarkidetzan antolatu dute. EAOren 26. Urteroko Topaketa Zientifikoa eta SEPESen 46. Urteroko Kongresua ospatzeaz gain, Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración (SEPA) eta EAO erakundeek batera antolaturiko Sinposio Bateratua burutuko da. Hortaz, esan genezake, EAO-SEPES Kongresua odontologia arloko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa dela eta ezin zenez beste modu batera izan, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao bertan egongo da modu aktiboan parte hartuz.
Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao partaide aktiboa izango da
EAO, SEPES eta SEPA erakundeen komite zientifikoek gai nagusi batean oinarritutako programa prestatu dute: Inplantologiaren 25 urte. Zer ikasi dugu?. Periodontzian eta Inplantologian espezialistak garenez, ezin genuen hitzordua galdu. Ez hori bakarrik, baizik eta partaide aktibo gisa arituko gara kongresuan.
Alde batetik, Alberto Ortiz-Vigón doktoreak hitzaldia eskainiko du datorren urriaren 6an “Flap design based on peri-implant defect characteristics” izenburupean eta kongresuaren programa zientifikoaren baitan aurkitzen dena.
Halaber, aurreko egunean (urriak 5 osteguna), Erik Regidor doktoreak “Influencia de la altura del pilar protésico en los parámetros clínicos peri-implantarios. Estudio descriptivo retrospectivo observacional transversal” deituriko aurkezpena egingo du aho-komunikazio formatoan. Bestalde, Jordi Navarro eta Mariana González-Axpe doktoreek beren aurkezpenak ere burutuko dituzte, poster formatoan: Navarro Dr.-ak “Necesidad de biomaterial en elevación de seno transcrestal” izeneko posterra aurkeztuko du eta González-Axpe Dr.-ak berriz, “Rehabilitación mínimamente invasiva de agenesias en paciente en etapa de desarrollo” . Lidia Zarzuela doktorea ere bertan egongo da.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]