[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Buruz buruko odontologikoa
Ekimen xelebrea Università degli Studi di Padovak (Italia) antolaturikoa. PerioCentrum klinika desberdinetako doktore batzuek uniberstitate italiarrak proposaturiko ekitaldian parte hartu dute . “Periodontologia eta hortzetako inplanteen inguruko kontzeptu bataila” izenpean, Veneto eskualdeko erakunde akademikoaren neurozientzia departamentuak periodontzian eta inplantologian puri-purian dauden gaiak buruz buruko egituran eztabaidatzeko kongresua porposatu du. Bertan, odontologia arloko profesional italiarrak eta espaniarrak aurrez aurre.
Ekitaldira gonbidatutako hizlarien artean, Alberto Ortiz-Vigon (Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao), Eduardo Montero (PerioCentrum Madril) eta Fabio Vignoletti (PerioCentrum Madril eta Verona) doktoreak aurkitzen ziren. Ignacio Sanz doktore famatua ere talde espainiarreko kide izan zen. Izan ere, PerioCentrumeko doktoreek Madrilgo Konplutense Unibertsitateko kide ere izateagatik izan ziren ekitaldira gonbidatuak eta unibertsitate horretan bertan Sanz doktorearekin egiten dute lan.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Gaixotasun periodontala eta periinplantitisa
Hiru emanaldi planifikatu ziren eztabaidak egiteko. Lehenengo emanaldian Eduardo Montero doktorea bere lankide italiarrarekin argudiatu zuen “Haurdunaldia eta gaixotasun kardiobaskularraren prebentzioa gaxio periodontaletan” gaiaren inguruan. Biak ala biek hurrengo galdera hauei erantzun behar izan zieten: “ba al dago gaixotasun periodontalen inolako inplikazioarik haurdunaldian eta arazo kardiobaskularretan?” eta “ba al dago eginkizun espezifikorik odontologiako profesionalarentzat lehen-mailako edo bigarren mailako prebentzioan arazo kardiobaskularretan eta haurdunaldian?.
Alberto Ortiz-Vigón doktoreari hirugarren eztabaida saioa egokitu zitzaion. Fabio Vignoletti doktoreak buruz burukoan moderadore gisa parte hartu zuen bitartean, Ortiz-Vigón doktoreak bere iritzia eta esperientzia aurkeztu zituen hainbat argitalpen zientifikoetan kolaboratzaile izan den Luca De Stavola doktorearekin egin beharreko eztabaidan. Hirugarren emanaldi honen oinarrizko gaia “Nola erabaki birsortu edo erauzi periinplantitis edo hortz-inplante ahulduen kasuan?” izan zen. Erantzun beharreko galderak zalantza hauen inguruan izan zen: hortz-inplante ahulduaren erauzketa edo mantenua, birsorketa teknika egokia eta inplanteen desintoxikazio protokolo egokiak aukeratzeko irizpideak izan ziren. Horiek horrela, Ortiz-Vigó dokotrea gai horietan aditua da.
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”9723,9724,9725,9726,9727,9720″ img_size=”800×600″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]