[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Zenbait ordu lo egin ondoren, esnatu eta indarrak berritu direla sentitu beharrean, masailezurreko, buruko, barne-belarriko edota lepoko mina duzu. Arrazoiak ugariak izan daitezke, horien artean, bruxismo edo hortz antagonisten arteko marruskadura iraunkor eta inkontzientea. Bruxismoa ez da gaitz arriskutsutzat hartzen, baina komenigarria da adi egotea behin-betiko kalteak sortu ditzakelako. Eta, nork zehaztu dezake bruxismo kasu baten aurrean gaudela? Gure dentistak.
[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1489062112980{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”]
Kontuan hartuz intentsitatearen araberakoak direla, bruxismoak eragin ditzakeen efektuen artean honako hauek azpimarratu ditzakegu:
- Masailezurreko, buruko, barne-belarriko eta lepoko mina.
- Sentiberatasuna elikagai hotz, bero edo goxoen aurrean.
- Hortz narriatu edo hautsiak.
- Hortz-oi uzkurtuak.
- Disfuntzioak masailezurrean (“klik” soinua entzutean ahoa ireki eta zarratzean, ondoeza ireki eta ixterakoan, mugimendua, etab.)
[/vc_column_text][vc_column_text]
Jatorriak
Arazo mota honetan eragina duten faktoreak hainbat izan ahal dira bruxismoa ulertzerako orduan: hortzen lerrokatzea, lo egiteko ohiturak edo pazientearen elikadura. Hala ere, ohikoa eta arrunta den arrazoietako bat estresa bera da. Antsietateak eta tentsioak bruxismoa mesedetzen dute, nahiz eta estresa jasan eta haginak marruskatzen dituzten pertsona askok lesiorik ez eduki.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Tratamenduak
Patologia hau zuzentzeko ezartzen diren tratamenduek minaren txikiagotzea, haginen edo masailezurraren higaduraren prebentzio edo murrizpena eta hortzen marruskaduraren frekuentzia zein intentsitatea gutxiagotzea dute helburu.
Zure dentistak proposatu ditzakeen irtenbide edo tratamenduen artean, hortz-ferula azpimarratzen dugu. Ferula hau gauean erabiltzen da normalean, hortzetako espezialista batek neurrira diseinatua da eta goiko haginetan (batzuetan behekoetan ere) ezartzen da. Funtsezkoa da argitzea hortz-ferulak ez duela bruxismoa desagerrarazten, baizik eta bere ondorioak murrizten dituela. Beste irtenbide batzuk honakoak izan daitezke:
- Gunea igurtzi
- Izotza edo bero hezea aplikatu
- Txikleak, elikagai gogorrak eta goxokiak ekidin
- Ura edan
Masailezurraren disfuntzioa badago (haginak bat-etortzen ez direnean esaterako) ortodontzia tratamenduekin zuzendu behar da. Masailezurraren artikulazioak oso kaltetuta badaude eta muturreko kasuetan, batzuetan, zirujia ezinbestekoa da.
Bestalde, gaitza zuzentzeko irtenbide egokiak aurkitu nahi badira garrantzitsua da jakitea zeintzuk diren bruxismoa eragiten duten arrazoiak. Hau da, estresa bada arrazoia, baliteke pertsona horrek bestelako espezialisten laguntza behar izatea, dentistarenak alde batera utzita.
Edozein modutan, logelako kidea edo zu zeu bruxismo kasu baten aurrean zaudetela susmatzen baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]