[vc_row content_placement=”middle”][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Minbiziaren eragina Espainian igo egin da, izan ere, gizonezkoen erdiak eta emakumezkoen herenak minbizia pairatuko dute euren bizitzan zehar. Onkologia Medikoko Espainiar Sozietateak publikaturiko datuak dira eta ziurrenik jada entzun edo ikusi dituzu komunikabideetan. 2000. urtetik aurrera ospatzen den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan dela eta, Ortiz-Vigón Klinikatik gogorarazi nahi dugu zein garrantzitsua den gure aho-eremuko osasuna zaintzea minbiziari aurre egiteko edozein tratamendu jasotzen egotekotan.
Egoera hauetan, gailentzen diren bi helburu daude: gaixotasunaren tratamendu espezifikoa eta gaixoaren bizi-kalitatea. Azken hau ezin daiteke ahaztu, jakina baita minbiziari aurre egiteko burutzen diren terapiek efektu orokorrak eragiten dituztela pazientearen osasunean. Hori dela eta, oso garrantzitsua da diziplina desberdinetako profesionalen artean kooperazioa eta komunikazioa egotea.
[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1486563117626{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”]
Zer nolako arazoak agertu daitezke?
Ahoak, bereziki, sentikortasun handia dauka eta kimioterapia edo erradioterapia tratamenduen efektu toxikoek nabarmen eragiten diote. Bigarren mailako ondorioen artean, ohikoenak hauek dira:
- Mina eta ondoeza ahoan.
- Ultzera eta zauriak.
- Aho-lehortasuna.
- Erremina, ezkatatzea edo mingainaren handitzea.
- Txantxar anitzen eta periodontitisaren agerpena.
- Infekzioak agertzeko arriskuaren handitzea.
- Aldaketak dastamenean.
[/vc_column_text][vc_column_text]
Ezinbestekoa da aho-eremuko eragozpen hauei aurrea hartzea, arazoak sortu baititzakete jaterako orduan eta horrek, tratamenduaren etetea ere eragin dezake. Konplikazio hauek aurre ikusi egin daitezke gure aho-eremua zainduz eta gure dentistaren etengabeko jarraipenarekin.
[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1486563152222{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”]
Tratamendu onkologikoan zehar ahoa zaintzeko gomendioak
Lehenik eta behin, eta minbiziaren aurkako tratamenduarekin hasi aurretik, komenigarria da zure dentistarenera jotzea ikuskapenen bat burutu dezan eta ahoko tratamenduren bat behar ahal izan duten zailtasunak aurreikusi ditzan. Gainera, pazienteak berak etxean jarraitu ditzakeen irizpideak badaude, kimioterapiaren eta erradioterapiaren bigarren mailako efektuak hobeto jasaten lagunduko diotenak:
[/vc_column_text][vc_column_text]
- Mingainaren, hortz-oien eta haginen garbiketa presiorik gabe egin. Beharrezkoa izanez gero, erabili ezazu bigunagoa den eskuila eta narritagarriak diren hortzetako pastak ekidin. Alkoholik gabeko irakuzketak egunean birritan erabiltzea ere onuragarria izan daiteke.
- Fluorra duten dentifrikoak erabili.
- Hortzordeak edukitzekotan eta desdoiturik dagoela nabaritzen baduzu, jo ezazu dentistarenera tratamendu onkologikoa hasi aurretik dagozkion moldaketak egiteko eta presioak eragindako zauriak ekiditeko.
- Zauriak edukiz gero, elikagai bigun eta epelak jatea aukera egokia izan daiteke. Ultzerak oso nabariak badira eta jatea eragozten badizute, jarri zaitez harremanetan zure medikuarekin.
[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1486563211849{margin-top: 0.5em !important;margin-bottom: 0.5em !important;}”]
Kontuan eduki behar da kimioterapia tratamendua jaso ondoren sei hilabeteko epea utzi behar dela hortzetako tratamendu agresiboa burutu aurretik, eta erradioterapiaren kasuan, urtebete.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]