Zure hortzetako osasuna: erraza da zaintzea oinarrizko gomendio batzuk jarraituz
Konturatu barik, beste urte bati agurra emateko prestatzen hasiak gara. Hirietako argiak, promozio bereziak, merkatal-guneak gainezka… gabonetako kanpaina orain dela egun batzuk hasi da. Batzuek ospakizun handiak aukeratutko dituzte, beste batzuek ordea, festa intimoagoak aukeratuko dituzte egun hauek pasatzeko. Baina gutariko gehienok elkarretaratzeen, bazkarien eta afarien zurrunbilo batean sartuko gara (ez bagaude jadanik sartuta 🙄 ). Ospakizun hauek guztiek gure ohiturak aldatuko dituzte eta gure ongizatean eragina edukiko dute. Gure hortzetako osasuna Gabonetan aldaketak jasango ditu. Egun hauetaz goza dezazun nahi dugu. Eta batez ere, Gabonetaz goza dezazun nahi dugu, Bilbon edo munduko edozein lekutan, beti ere zure hortzetako osasunaren zainketa ahaztu gabe:
Bilbon edo edozein tokitan, kontuan hartzeko:
- Postrea: turroi bigunen edo txokolatezko turroiekin alderatuz, turroi gogorrak azukre gutxiago dauka. Turroi gogorraren konposizioaren gehiengoa almendraz, eztiz, zuringoz eta azukre portzentai txikiaz osaturik dago. Txokolatea jaten badugu, hobe beltza bada. Azukre gutxiago dauka eta propietate antioxidatzaile eta kardiobabesleak ere ditu.
- Elikagai gorrak: turroi gogorra gomendatzen dugu postre bezala… baina hgainekin zatitu? Ezta pentsatu ere! Hori egiten badugu, gure hortzak kaltetzeko arrisku handia dago. Berdin gertatzen da itsaskiekin. Zertarako ditugu orduan sukaldeko tresnak?
- Azukredun edariak: azukredun edariak gehiegi kontsumitzen baditugu gure esmaltea kaltetu dezakegu. Gainera, egiaztatuta dago azukreek harreman zuzena daukatela txantxarren agerpenarekin. Halere, kontu handia eduki behar da “azukrerik gabeko” edo light deritzen edariekin, fruktosa edo glukosa eduki baitezakete eta hauek ere gure esmalteari kalte egin diezaiokete.
- Alkohola eta edari karbonatatuak: hobe da ardo beltza edatea ardo zuria edo xanpaina baino. Ardo beltzak kalte txikiagoa egiten dio haginen esmalteari, nahiz eta kolorea gehiago tintatu. Edari karbonatatuei dagokienez, hobe da neurrian edatea gure esmaltea kaltetzen duten osagai azidoak dituztelako.
- Oliba olio apur batekin: ez dizugu eskatuko familia arteko edo lagun arteko ospakizunetan zure plater nagusia entsalada bat izatea. Hala ere, komenigarria izango litzateke opor egunen arteko tartean oliba olio pittin bat duen entsaladatxoren bat sartze gure menuan. Hortzetako higaduraren eta txantxarren aurrean babasten gaitu oliba olioak.
- Litxarreriak: arreta berezia eduki behar da litxarreri bigun eta itsaskorrekin. Hortz-oien hantura eragin dezakete, baita ortodontzian erantsita geratu ere.
- Kontuz tenperatura itsumutuko aldaketekin: saldatik xanapainera… elikagaietako tenperaturaren aldaketa handiek sentsibilitatearen areagotzea eragiten dute.
- Bestelako elikagaiekin konpentsatu gehiegikoeriak: kaltzioak (esnea, yogurrak, gaztak), fluorrak (izokina, sardinak, bakailaoa), proteinek eta A,C,D eta K bitaminek gure hortzak sendotzen laguntzen dute.
- Azukrerik gabeko txikleak: batez ere jan ondoren, listuaren produkzioa sustatzeko. Listuak efektu babaslea dauka haginetan, elikagaien garraztasuna indargabetzen duelako.
- Ez dadila neurria aitzakia bihurtu: gure ohiko hortzetako eskuila poltsoan edo poltsikoan sartzeko deserosoa izan badaiteke ere, bestelako aukera bat ere badago: bidaietara eramaten diren hortzetako eskuila txikiak. Gomendagarriak batez ere egunotan etxteik kanpo ordu asko emnago dituztenentzat.
Al final, es cuestión de equilibrio y de sentido común el cuidar nuestra salud. Si a pesar de nuestro decálogo de salud dental en Navidad te surge algún problema, no dudes en ponerte en contacto con Clínica Ortiz-Vigón. ¿Cómo? Pide cita online o llámanos al +34 944 158 902. ¡Feliz Navidad!