Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Estreinaldia: PerioCentrum Academyren trebakuntza-gela berria

Urtea amaitzen doa eta baita PerioCentrum Academyren 2017rako proposamen formatiboak ere. Asteburu honetan, PerioCentrum Madrileko instalazioetan, Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian ikastaldia burutu da. Teoria eta praktika modu sakonean jorratu dira egunotan, geihenezko partaidetza eduki dugu eta gainera, odontologoentzako trebakuntza-gela berria estreinatu dugu. Aldaketa hau oso garrantzitsua da PerioCentrum Academyren ikastaldiak hobetzeko.

Regeneración Ósea en Cirugía de Implantes

Ikastaldia ostegunetik larunbatera arte luzatu da oraingoan. Bertan aritu dira irakasle modura Alberto Ortiz-Vigón (Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao), Iñaki Suárez (PerioCentrum Donostia eta Bilbao), Alfonso Oteo (PerioCentrum Segovia), Daniel Rodrigo (PerioCentrum Guadalajara), Fabio Vignoletti (PerioCentrum Madril eta Verona) y  Ramón Lorenzo Vignau (PerioCentrum Ávila eta Madril) doktoreak. Bestalde, ikastaldia Bonfanti & Gris Instrumental kolaboratzaileari esker gauzatu ahal izan da, material guztia lagatu baitigute.

[/vc_column_text][vc_column_text]

Aurkezpenak, klase praktikoak eta zuzeneko kirurgia

Regeneración Ósea en Cirugía de ImplantesIkastaroko lehenengo eguna, osteguna alegia, gure espezialistek burutu zituzten aurkezpenetan oinarritu zen. Gaiak albeoloaren zainketa, oinarri biologikoak, biomaterialak eta hezur-birsonkuntzaren akats horizontalak izan ziren, besteak beste. Bestalde, ostiralean partaideek aukera izan zuten aurkezpenetan entzundakoa praktikan jartzeko albeoloaren zaintzaren praktikarekin, birsortze horizontala txerri-masailezurrean, birsortze bertikala txerri-masailezurretan eta Bone Models silikona modeloetan.

Ikastaroa amaitzeko, eguneko lehenengo partean ikasleek aukera eduki zuten nahi zituzten kasu klinikoak azalarezteko eta aurkezteko. Aurkezpen hauen ostean, Ortiz-Vigón doktoreak zuzeneko kirurgia koordinatu zuen Suarez eta Rodrigo doktoreek lagunduta. Bitartean, Oteo doktoreak ikasleen zalantzak erantzuten zituen ikasgela berrian kirurgia aurrera zihoan heinean.

Kalitate goreneko baliabideekin egindako kirurgia

Regeneración Ósea en Cirugía de ImplantesKirurgian zehar, odola ateratzeko BTI Biotechnolgy Institute-en sistema erabili zen birsorkuntzaren emaitzak hobetzeko pazientearen plasma erabiliz. Minik gabeko anestesia Inibsa Dental-en Wand STA sistemarekin egin zen. Bestalde, ezarritako inplantea Nobel Biocare-ena izan zen. Gainera, hezur-karrakagailua Salugraft Dental-en Safescraper modeloa izan zen, gerora biomaterialekin nahastu zena. Ondoren, Nobel Biocare-en Creos membrana ezarri zen.

Gero, Ortiz-Vigón doktoreak Inibsa Dental enpresaren xenoinjertoa Salugraft Dental-en Safescraper hezur-karrakagailuarekin berreskuratutako hezur autologoarekin eta BTI Biotechnology Institute sistemarekin berreskuratutako plasmarekin nahastu zuen. Azkenik, birsortutako eremuarekin prest, doktoreak Salugraft Dental-en Smartact sistemarekin mihi-eremua ezarri zuen, BTI Biotechnology Institute-en PRGF menbrana jarri eta Inibsa Dental-en Glycolon suturarekin josketa eginez amaitu zuen.

Data hauek apuntatu

Ikastaldi honen zazpigarren edizioa 2018ko maiatzaren 10,11 eta 12an burutuko da. Hemen ikus ditzakezu 2018. urterako programaturiko jarduera guztiak. Bestalde, hurrengo abenduaren 1ean gure klinikan burutuko da urteko ITI Study Clubeko laugarren modulua, Ignacio Charlen doktorearekin batera.

[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”8589,8590,8591,8592,8593,8594,8595,8596,8597,8598,8599,8600,8601,8602″ img_size=”800×600″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]