[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Haurdunaldia aldaketa ugariko emakumeek igarotzen duten garaia da. Haurdunaldiak eremu fisiologikoan duen eraginari buruzko informazio zabala daukagu gure eskura. Baina, zer gertatzen da emakumezkoen hortzetako osasunarekin haurdunaldian?
Etapa honetan, maila hormonalek gora egiten dute eta gorputzak hortzetako plakaren aurrean duen erreakzionatzeko modua aldatu egiten da. Hortzetako plakaren presentzia handiagoa odola darion eta handitua dagoen hertzioen (gingibitisa) edo hortz oien gaixotasun larriagoaren(periodontitisa) sorburu izan daiteke.
Hortzetako osasuna eta haurdunaldiaren inguruko informazio eskasa dela eta, European Federation of Periodontology (EFP) erakundeak eta Oral-B enpresak zalantzarik ohikoenei erantzuna emateko kanpaina aurkeztu dute.
Ageriko lotura
Kanpainan azaltzen den moduan, “gaixotasun periodontalaren eta haurdunaldiaren arriskuen arteko harremanak egiaztatuak izan dira: hortz oietako osasun txarra daukan emakume haurdunak pre-eklampsia, garaiz aurreko erditzea, eta pisu gutxiko umeko erditzea sufritzeko arrisku gehiago dauka”.
Gauzak horrela, terapia periodontalak eragin handiagoa eduki dezake haurdunaldiaren arriskuak murrizteko haurdunaldi garaian egiten bada. Izan ere, egiaztatuta dago haurdunaldian terapia periodontaleko tratamendua jarraitzea segurua dela.
Kontuan hartzeko 8 gomendio
Hauek dira EFP eta Oral-Bk hardunentzat ematen dituzten zortzi gomendioak:
- Sintomak ezagutzea: haurdunaldian, komeni da edozein anomaliari adi egotea: odol jarioa, mina mastekatzerako orduan, halitosia, atzerapen gingibala edo haginak mugitzea. Ohartzen bagara, profesional batekin harremanetan jartzea da onena.
- Aldaketa gingibalak: aldaketa ez fisiologikoak gerta daitezke handitze gingibalean. Zure dentistarenera jo.
- Prebentzioa: nahiz eta sintomarik ez nabaritu, gomendagarria da dentistarenera joatea hortzetako osasunaren erabateko ikusketa egin iezagun.
- Gaixotasun periodontala: gaixotasun periodonala diagnostikatzen bada, haurdunek jakin beharko lukete gaitza tratatua izan daitekeela eta tratamenduak dituen eragozpen txikiak tratamendua ez jarraitzekotan agertu daitezkeen arriskuak baino urriagoak direla.
- Tratamendu periodontala: lehenengo hiruhilekoan ezin da tratamendurik jaso eta ahal izanez gero, bigarren hiruhilekoan gauzatu beharko litzateke.
- X izpiak eta anestesia: ahoaren eremuan X izpiak egin daitezke eta lekuko anestesia aplikatu daiteke amari zein umeari kalte egin barik.
- Analgesikoak eta antibiotikoak: ohiko analgesikoen eta antibiotiko sistemikoen erabilera haurdunaldian, orokorrean, segurua da.
- Osasun periodontala eta haurdunaldiko konplikazioak: haurdun dauden emakumeak zein haurdun egotea planeatzen dutenek, kontuan izan behar dute elkarreragina egon daitekeela bere egoera periodontala eta bere osasun-egoera orokorraren artean, baita haurdunaldiaren zailtasunekin ere. Horregatik, tratamendu periodontala beharrezkoa izan daiteke. Gainera, haurdunaldiaren aurkako ondorioek eta periodontitisak arrisku faktore garrantzitsuak dituzte komunean, esate baterako, erretzea.
Edozein zalantza edukitzekotan, egokiena profesional batekin harremanetan jartzea da. Eskatu hitzordua Ortiz-Vigón Klinikan modurik errazenean edo +34 944 158 902 telefonora deituz.
[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]