Gau-ekitaldi solidario y kolaboratiboa

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Smile is a Foundation: lan bereizgarria

Velada solidaria en favor de Smile is a FoundationOsasunaren Munduko Erakundeak (OME) bere azken txostenean azalduriko aho-hortzetako osasunaren inguruko datuak ez ziren batere itxaropentsuak izan. OMEren arabera, “eskola-umeen %60-%90ak eta helduen ia %100ak txantxarrak ditu”. Gainera, gaixotasun periodontal larriek 35 eta 44 urte bitarteko helduen %15-20%-ri eragiten die eta 65 eta 74 urte bitarteko biztanleriaren %30ak ez ditu bere berezko haginak. Garapen bidean dauden herrialdeetan datuak okerragoak izango direla igarri daiteke eta testuinguru honetan da Smile is a Foundation bezalako erakundeen gizaldeko lanak paper bereizgarria burutzen duenean.

Jakingo duzuenez, irabazi-asmorik gabeko Smile is a Foundation elkarteak laguntza humanitariorekin erlazionaturik dauden esparru biosanitarioko proiektuak sustatu, antolatu eta koordinatzen ditu eta bai Ortiz-Vigón Klinika zein PerioCentrum bazkide sortzaileak dira. Akzio-eremuan bertan buruturiko ekintzak Zimbabweko gunerik kaltetuenetan izan dira, patrozinatzaileen eta partikularren ekarpenarekin eta laguntzarekin posible izango ez liratekeenak. Hurrengo kanpaina urte amaieran aurreikusita dago eta burutu ahal izateko, Smile is a Foundation erakundearen alde dirua batzera zuzenduta egon den koktel benefikoa ospatu da Madrilen. Gau-ekitaldia magikoa eta solidarioa izan zen, aktibitate ugari burutu ziren eta kolaboratzeko grina protagonista handia izen.

Harrera bikaina

Velada solidaria en favor de Smile is a FoundationElkartearen aldeko ekimen solidarioak arrakasta handia eduki zuen partaidetzaren aldetik. Antolakuntzak hainbat jarduera programatu zituen dirua biltzeko, besteak beste: fundazioaren kamiseten salmenta, aldi baterako tatuajeen stand-a, bertaratutakoek utzitako produktuen zozketa zeinetan PerioCentrumek El Rey León musika ikusteko sarrerak eskaini zituen. Gainera, enkante bat antolatu zen partaideek artikulu ugariren eskaintza egin zezaten (Atletico Madril eta Real Madrid futbol taldeen kamiseta sinatuak, etab.) eta bildutako diru guztia eremuan garatzeko proiektuetara bideratuko da. Eskerrak eman nahi dizkiegu partaide guztiei euren laguntasuna eta konpromisoagatik, gau-ekitaldia arrakastatsua izan bada zuei esker izan da.

Edoizein kasutan, laguntza oro ongietorria da eta gogorarazi nahi dizuegu edozein momentutan kolaboratu dezakezuela Smile is a Foundation erakundearekin hiru bide desberdin baliatuz:

  • Bazkide eginez eta aldizkako ekarpena eginez.
  • Banku-transferentzia bitartez: Banco Santander: ES29 0049 6699 1824 1626 3921.
  • PayPal plataforma seguruaren bitartez.

Berriro ere, eskerrik asko! Hemen uzten dizkizuegu ekitaldiko argazki batzuk:

[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”8178,8179,8186,8180,8181,8187,8182,8183,8184,8185″ img_size=”800×600″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]