Nor ezagutu gaur? María!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text css_animation=”top-to-bottom”]

María Cano

Anestesia

conociendo-a-maría[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

Klinika eta pazienteak

Zergatik aukeratu zenuen lanbide hau?

Betidanik nahi izan dut medikua izan, txikia nintzenetik, ia modu instintiboan. Behin karrera hasita, argi neukan ezberdina, plurala, anitza den zer edo zer egin nahi nuela. Nekatuko ez ninduen zerbait, ekintza-eremu aniztuna eta batez ere, dinamikoa eta emozio apur batekin… eta anestesiaren emergentziak behintzat…emozio itzela dauka!

Zein hiru ezaugarri izan behar ditu zure lanbidea eduki nahi duen norbaitek?

Sosegua, zuhurtasuna eta sen oso ona.

Nolakoa da zure lana egunez egun?

Prozedura konplexuak erasango dituzten pazienteen edo euren ezaugarriak direla eta zainketa bereziak behar dituzten pazienteen sedazio kontzienteaz arduratzen nahiz klinikan. Espezialitatearen alderdi oso eskerduna da, batez ere dentistari beldur dioten pazienteentzat. Gaur egun, prozedura asko burutzen dira sedazioarekin lehen ezer gabe egiten zirenak, esate baterako, kolonoskopiak. Odontologiaren eremuan berdin gertatzen da eta urte batzuk barru, pentsaezina izango da kirurgia mota batzuk pazientea esna dagoen bitartean burutzea, batez ere kirurgia luze eta konplexuetan, baina baita pazienteak konziente egon nahi ez duten bestelako jarduera sinpleagoetan. Ni beti joaten nintzen urduri dentistarenera eta eskertu izango nuke sedazio kontzientearen aukera edukitzea, teknika oso ziurra izateaz gain, edozein interbentzio jasangarriago egiten duelako.

Zer da Ortiz-Vigón Klinikan lan egitearen alderik onena?

Ortiz-Vigónen egiten dudan lana oso atsegingarria da, batez ere klinikako langileengatik. Taldea ikaragarria da, harrerako kideetik hasita, laguntzaileetatik igaroz eta medikuetaraino iritsi arte. Niri lana asko errazten didate.

Zerk bereizten du klinika hau besteengatik?

Klinikak hainbat gauza on ditu. Pazientearekiko harremana beti da ezin hobea, detaile txikiak zaintzen dira beti. Talde medikoa erabat kualifikatuta dago, oso profesionala, puntakoa, berritzailea eta beti azken modan. Higienista eta laguntzaileek lan paregabea egiten dute. Harrerako neskek ederto kudeatzen dute klinikaren erritmoa, askotan frenetikoa dena.

Gure pazienteentzako gomendioren bat?

Hautaketa bikaina da Ortiz-Vigón Klinikan tratatzea, beraz zailena egin dute. Orain bakarrik eduki behar dute konfidantza gugan eta lasai egon.

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”right-to-left”]

Gertutik

A María le encanta correr, no nos sorprende que le guste andar en moto

Zure ogibidea hau ez balitz, zein uste duzu izango litzatekeela?

Ba egia esan, beti pentsatu izan dut medikuntzan jardungo ez banu artearekin edo musikarekin zerikusia duen zerbait egitea gustatuko litzaidakeela, baina ez daukat talentu handirik, beraz uste dut gosez hilko nintzatekeela…

Besteengan balioesten duzun ezaugarriren bat?

Leialtasuna, oinarrizkoa da.

Eta definitzen zaituena?

Pertseberantzia.

Zein da zure hobbya?

Korrika egitea maite dut. Lanean beti nabil presaka eta arineketan noa leku guztietara eta eguna amaitzen denean, zapatilak jantzi eta beste txolarte bat igarotzen dut korrika!

[/vc_column_text][vc_empty_space][vc_separator color=”custom” accent_color=”#3f6075″][vc_row_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6214″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/2″][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top”]

Filiak, ez fobiak

Liburu bat: El Principito

Pelikula edo telesail bat: Desayuno con diamantes

Abesti bat: Bi klasiko, Mozarten pianorako 20. kontzertua edo The Doors-en Riders On The Storm

Galtzeko lekuren bat: edozein hiritako merkaturen batean

[/vc_column_text][/vc_column_inner][vc_column_inner width=”1/4″][vc_single_image image=”6217″ alignment=”center” css_animation=”bottom-to-top”][/vc_column_inner][vc_column_inner][vc_empty_space][vc_separator color=”custom” accent_color=”#3f6075″][/vc_column_inner][/vc_row_inner][vc_empty_space][vc_column_text]María Cano ez da bere alderdirik pertsonalena erakutsi dugun taldekide bakarra. Jakin nahi al duzu nola hasi ziren lanean klinikan, zer maite duten eta nolakoka diren taldeko beste kideak?

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]